Marinelak

Zubieta, Martin

XVI. mendeko Gipuzkoako armadore eta nabigatzailea, Errenterian sortua. Okerreko amaiera izan zuen Magallanesen itsasartea aztertu nahi zuen 1581ko espedizioan esku hartu zuen, Trinidad bere itsasontziaren buru izanik. Berau Errenteriako ontzioletan egin zuten. Sanlucar de Barramedan hil zen 1584an.