Marrazkilariak

Zubiaga, Guillermo

Marrazkilari eta irudigile bizkaitarra, 1972an jaio zen Barakaldon.

Loiuko Lauro ikastolan oinarrizko ikasketak burutu ostean, 18 urte zituenean Estatu Batuetara alde egin zuen, New Yorkeko Syracuse Unibertsitatean Arte Ederretan graduatua eskuratuz. Komiki egilea izanik, irudigile bezala lanean aritu da zenbait filmetan, esaterako The Lord of the Rings. Mango Graphica Ltd. arte grafikoetako enpresako zuzendaria izan da. 2004az geroztik, marrazkilari, irudigile eta proiektugile bezala lanean aritzeaz gain, Unibertsitatean irakasle bezala ere aritu da Artearen Historia irakatsiz.

Adam Pollinarekin batera, Xforce komikia burutu zuen. 2009ko uztailan Joanes or the Basque Whaler eleberri grafikoa argitaratu zuen, NABO (North American Basque Organizations) erakundearen 50. urteaurrena zela eta. Gainera, Nevada Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko laguntza ere jaso zuen. Hainbat hedabideen ustez, eleberri hau historiako lehendabiziko euskal amerikar komikia da. Berez, trilogia baten zatia da eta bigarren alea 2011ko urrian kaleratu da Whale island izenburupean eta 2013ko irailan trilogiaren azken alean kaleratu da: Priest of Pirates. Hurrengo urtean lehen eleberri hori euskarara (Joanes edo balezale euskalduna) eta gaztelerara (Joanes, un pescador de ballenas vasco) itzuli eta argitaratu egin zuten. Horren aurkezpena egileak berak burutu zuen Getxoko Komiki Erakusketan eta Pasaiako itsas lantegian.

New Yorkeko Euzko-Etxeko kidea da.

Informazio gehiago eskura dezakezue: Joanes or the Basque Whaler (blog) y guillermozubiaga (blog).