Pintoreak

Zenborain Etxegioen, Natxo

Pintore eta argazkilari nafarra. 1960ko urtarrilaren 19an jaio zen Iruñean.

Abangoardiako artista, muralgilea, collagea lantzen du pintura, argazkilaritza eta ikus-entzunezko teknologiak nahiz multimedia uztartuz.

Kolaboratzailea da hainbat argitalpenetan, esate baterako, Gaceta del Norte, Deia eta Cuatrocientos izenekoetan.

Sarritan parte hartzen du erakusketa, perfomance eta instalazio kolektibo nahiz bakarkakoetan. 1996an Iruñeko Zitadelako Horno Aretoan aurreko hamarkadan egin zituen muntaketen instalazio antologiko bat burutu zuen. 2004an bere lanaren atzera begirako beste erakusketa bat aurkeztu zuen Pariseko Euskal Etxean.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 304 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.