Albaitariak

Zalduegi Gabilondo, Luz

Albaitaritza ikasketak amaitu zituen lehen euskal emakumea izan zen 1937ko uztailaren 18an. Mallabian (Bizkaia) jaioa 1915ean; Madrilen hil zen 2003ko uztailaren 15ean.

Osasun Ikuskatzaile bezala, beste euskal udal askoren artean, Eibarren (Gipuzkoa) jardun zuen; hori zela eta, 1995ean Gipuzkoako Albaitarien Bazkun Ofizial Ospetsuko Ohorezko Kide bezala izendatua izan zen.

Bere aita, Mallabiatarra, Gipuzkoarekin mugakide den bizkaitar udalerri txiki horretako Udaletxeko idazkaria zen; bere ama Elgoibartarra (Gipuzkoa) zen; sendia, gurasoekin batera, ezkontzako lau seme-alabak osatzen zuten.

Batxiler ikasketak Madrilgo Cardenal Cisneros Institutuan egin zituen, Calleja Planeko errebalida frogak arrakasta handiz gaindituz, bere adiskide Maria eta Paquita Roldan Castros eta Angela Agirre. Ikasturte horretatik aurrera, ikasle ofiziala izan zen.

Bere Miguel-Felix neba nagusiaren urratsei jarraituz, bere ikasketak bere kabuz hasi zituen, Madrilgo Enbaxadoreen kaleko antzinako Albaitaritza Eskola Gorenean, 1930eko urrian. Bere beste neba-arreba biak, Florenciok eta Pilarrek, Irakasle-eskola ikasteari ekin zioten.

Etxe zahar hartan, aipatutako hiru adiskideek, Luz, Maruja eta Angelita eta beste laugarren bat, Antonia Andrada (Madrilgo Udaletxeko Udal Ikuskatzaile Albaitari bezala jardungo zuen) harridura pixka batez hartu zituzten, baina itzal eta maitasun handiz, bai irakasle zirenek bai lankide izan zituzten gizonezko guztiek ere.

Lehendabiziko ikasturte horretan, 1931ko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zenez eta Felix Gordon Ordasi esker, urte bereko abenduaren 7ko Dekretu bidez Plan Gordón izena izan zuen Albaitari Eskoletako irakasbideak antolatzen zituen Abereen Industria eta Abelazkuntzaren Zuzendaritza Nagusiarekiko Oinarrizko Legea argitaratu izateaz lehenengo eta bigarren ikasturteetako matrikulazioa Eskoletan Ikasketa Plangintza berriaren arabera egin zedila nahi izan zen. Egoera horrek ikasleen grebak antolatzea ekarri zuen eta horrekin bigarreneko ikasleei zegokien ikasketa plana borondatez hautatzeko aukera ematea lortu zuten.

Lehen ikasturtea gainditu zuten 80 ikasleetatik gehienek, Plan Alba jarraitu zuten, Gordon Plangintzara 17 bakarrik igaroz. Plan Gordón zientzia alemanean oinarritzen zen eta albaitaria abere gaixoaz bakarrik ez ezik osasuntsu zegoenaz ere arduratzeko aukera gehiago ematen zuen eta zientifikoagotzat jotzen zen. Alba planean, Ferratzeko eta Forjatzeko Artea izeneko ikasgaia mantendu egiten zen, baina borondatezko izaera zuen, Ferratzearen ezabaketarako aurre-pausu bezala, Gordonek albaitaritzaren estigmatzat jotzen zuena zeren bere esaldi famatuaren arabera "maskurrak eskuetan bakarrik ez ezik buruan ere sorrarazten zituen"

Aipatutako 17 ikasleetatik, tartean lau emakumeak zeuden, Ferratzea izeneko ikasgaian ikasle bat besterik ez zen matrikulatu, ikasturteko espedienterik hoberenetariko bat zen arren, Ohorezko Matrikula bat gehiago lortzen zuen ikusteko.

Euskaltzalea eta adopzioz getariarra zen Cesareo Sanz Egaña Jaunaren ikaslerik begikoena izan zen.

Ikasketak 1935eko uztailaren 18an bukatu zituen, Plan Gordon Ordas izenekoarekin, Bikain kalifikazioa lortuz eta horrek lehendabiziko euskal emakume Albaitari eta Estatuko lehendabizikoetariko bat izatea ekarri zion.

1935/36an, Udal Albaitari Ikuskatzaileen Kidegoan lehiaketa bidez sartzen da.

Marokoko Espainiako Protektoratuaren Albaitari izateko lehiaketak prestatzen ditu baina ez diote aurkezten uzten zeren Zerbitzu-buruak Albaitaritzaren lanbidea emakumeentzako desegokitzat jotzen zuen.

Gudan zehar, bere zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintzarako Zuzendaritza Nagusian eskaintzen ditu errefuxiatu gipuzkoar ugariei arreta eskaintzeko bizkaitar herri desberdin askotan ezarri izan ziren gizarte sorospenerako jantokietako Elikagaien Ikuskatzaile bezala.

Bizkaia erortzean, Bermeoko (Bizkaia) Udal Ikuskatzaile bezala jarduten hasten da 1937ko urte bukaeratik 1939ko abendura arte. 1940ko urtarrilean, bere osasun ekimena Eibarren (Gipuzkoa) hasten du, urte bereko uztailera arte. Uztailean, bere promozioko ikaskide izan zuen Leandro Carbonero Bravo albaitari ospetsuarekin ezkondu zen eta Alcazarquivirrera (Maroko) aldatzen dira.

Toki hartan, bere senarrak marokoarrei abere-irakaskuntza zereginetan bete betean ekiten dion bitartean, Luzek "gratis et amore" bere senarraren merkatuetako eta hiltegietako ikuskatzaile betekizunak bereganatzen ditu.

Lehiaketa bitartez, bere Leandro senarrarekin eta Dulce Mª Barrios beste emakume batekin Albaitarien Nazio Kidegoan sartzen da, Abere Biologia Institutura sukar aftosoari buruzko erakunde horrek zituen ikerketa lanetan lankidetzan jarduteko bidalia izanik. Handik gutxira Abelazkuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzu Zentraletara bidali zuten.

Irakaskuntzan eta Ikerketan jardun zuen; Madrilgo Abelazkuntzarako Lurralde Buruzagitzan Nagusiorde izan zen eta Barajaseko Aduanako ikuskatzaile, hegazti-hazkuntzaren hastapenean, EE.BB.etatik milioika txita ekartzen zituztenean.

Nekazaritzarako Kontseilu Gorenaren Lehendakaria izan zen, Hegazti Gaietako Atala, erretiroa 1984. urtean izan zuen arte.

Bere erretiroan Madrilgo Albaitaritzaren Historiarako Sozietateko Lurralde Zuzendaritzako Kidea izan zen.

Nekazaritza Merituaren Emakume Begiztaren jabe zen eta Madrilgo Albaitarien Bazkun Ofizial Ospetsuko Ohorezko Lehendakari izendatu zuten eta 1995etik Gipuzkoako Ohorezko Kolegiatua ere.