Historialariak

Zabaltza Pérez-Nievas, Xabier

Historian doktore eta nazionalismoetan aditua. Tudela, 1966.

Mater Vasconia. Lenguas, fueros y discursos nacionales en los países vascos (Hiria, 2005), Una historia de las lenguas y los nacionalismos (Gedisa, 2006) eta Gu, nafarrok (Alberdania, 2007) liburuak argitaratu ditu. Itzultzailea da Nafarroako Gobernuan eta Eusko Ikaskuntzako eta International Primate Protection League/Societas Internationalis Primatibus Defendendis elkarteko kidea. Agosti Xahoren Adiskideak elkargoaren bultzatzaileetariko bat da, Zuberoako idazle bikain horren lanak eta utzia ezagutaraztea helburu.