Biografiak

Ynchausti Romero, Manuel Maria

1900eko urriaren 19an Manilan (Filipinak) jaiotako negozio-gizona eta filantropo euskalzalea. Industria eta merkataritza interesak zirela medio, XIX. mendean Filipinetan finkatu zen Gipuzkoako familia bateko kidea. Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrileko Universidad Central delakoan. 1926an lizentziatu zen eta urte horretan bertan, Donostiako Ana Belen Larraurirekin ezkondu zen. Madrilen Leizaola sendia ezagutu zuen eta abertzaletasunari tinko lotu zitzaion. Hala, hainbat kontinentetan eraiki zituen harreman ugariei eta izan zuen zorteari esker eraginkortasunez jorratu zuen abertzaletasuna.

Hiru urte beranduago "Patronato Nuestra señora de Lourdes" delakoa sortu zuen Manilan, gaixo txiroak artatzeko. Halaber, bere ondasunen zati bat banatu zuen katolikoen eta nekazarien erakundeen artean. Katolikoekin harreman estua izan zuen, Acción Católica eta jesuitekin bereziki. Espainiako II. Errepublika lehertu eta errepublikanoak kanporatu zituztenean, irmo lan egin zuen Konpainiaren alde, horren ondorioz, Pio XI Aita Santuak San Gregorioko Ordena aitortu zion. Garai horretan etengabe bidaiatu zuen lurrunontzian Filipinetatik Donostiara.

1933an, artxipelagoan abertzaleen iraultza gertatuko zela igarri ostean, "Ynchausti y Cía" familiaren enpresa itxi, bere aberastasun itzelaren zati handi bat kapitalizatu (ontzi-enpresak, azukre-lantegiak, hotelak mundu osoan) eta Europara jo zuen (Donostia). Bertan, euskal politika eta kultura arloan zituen harremanak abiatu zituen berriz ere. 1923az geroztik Eusko Ikaskuntzako kide zen. Garai hartan Aita Donostia lagun zuela herri-dantza, -ohitura eta -kirolei buruzko filmazio etnografikoak egiten hasi zen Erronkari eta Zaraitzuko ibarretan. Filmazio horiek Eusko Ikaskuntzaren esku utzi zituen. Gerra zibilaren hasierak Donostian harrapatu zuen eta herritartasun estatubatuarra zuenez Estatu Batuetako itsas armadak handik atera zuen (1936-07-26). Dena den, Espainian zituen ondasunak ostu egin zitzaizkion.

Ustaritz eta Parisera jo zuen eta gerrako euskal errefuxiatuen alde lan egiten hasi zen, E.A.J. alderdiarekin kolaborazio arras garrantzitsuak egitearekin batera. Hasiera batean Euskal Herritik iristen ziren haurrei harrera egin eta ostatua bilatzen xahutu zituen indar guztiak. Hala, 48 orduko denbora marka sineztezinean 500 haurren (6-15 urte bitartekoak) harrera antolatu zuen Senpereko (Behe Nafarroa) hirian. Horretarako hainbat eta hainbat oztopo saihestu behar izan zituen. Jatxoun (Lapurdi) 34 haurrez osatutako haur-udalekua antolatu zuen, hainbat zerbitzuz hornitua eta inprenta txiki bat ere bazuena. Verdier kardinala buru zela Baionako Mathieu gotzainak goratu zuen "Comité National Catolique d'Accueil aux Basques" delakoaren sostengu nagusi izan zen. 1937an Frantziako zenbait pertsona ezagunekin harremanetan jarri eta presidencia del cardenal Verdier. En 1937 se puso en contacto con las diversas personalidades francesas fundando, junto con otros, la "Ligue Internationale des Amis des Basques" delakoa sortu zuen beste batzuekin batera. Goi-mailako pertsonaiek parte hartu zuten liga horretan. Espainiako gerra amaitu ostean (1939) hartutako haur horiek aberriratzeaz arduratu zen.

1939-1940 urtetan, AEBn bizi zela, beste gerra baten ondorioz, Estatuko Departamentuarekin jarri zen harremanetan Jose Antonio de Aguirre eta bere sendia Europatik Amerikara joatea lortzeko asmoz, izan ere, Gestapo atzetik zuen Aguirrek. Halaber, AEBn zela, Ligako amerikarren alderdia antolatu zuen eta anbulantzia bat lortu zuen Euskal Herriaren izenean. Anbulantzia hori Frantziari eskaini zion nazismoaren aurka lehiatzen zuen borrokan laguntzeko. Eta era guztietako kudeaketak egin zituen aliatuen eremuan politika abertzalea bideratzeko xedez. Horretarako hainbat ekintza egin zituen, hala, bere emaztearekin, Manuel de la Sotarekin eta haur euskaldun multzo batekin Estatu Batuetara bisitaldi bat antolatu zuen 1940ko Eguberri egunez Roosevelt Presidentearekin elkartzeko. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, New Yorken zela, eskerrik beroenak eman zizkion White Plains herriraino hurbilduta. Urte horietan zehar beste erakunde baten (Socorro Católico Internacional) planak bideratu nahi izan zituen baina ez zen deus gauzatu gerra amaitu egin baitzen.

Ustaritzera, gaixo zegoela, itzuli zenean (1947ko urria) aurrez egindako harremak abiatu zituen berehala. Hala, 1948an Eusko Ikaskuntzen VII. Kongresua (Miarritze) antolatzen aritu zen eta "Euskaldunak Munduan" atalaz arduratu zen. Bere lanaren ondorioa izan zen Andre Trebuchet pintoreak egin eta Baionako Antzokiaren fatxadan erakusgai izan zen 6X8 metroko planisferioa. Ondoren, Baionako Euskal Museoan euskaldunek hainbat herrialde eta kulturatan egindako lanak islatuko zituen areto bat prestatu zuen Baionan ospatuko zen Eusko Ikaskuntzen VIII. Kongresurako (1954). Biblia, "Etudes", "Information Catholique", "La Croix" eta Europako beste hainbat argitalpen katoliko maiz irakurtzen zituen eta doan banatu zen Igandea argitalpena diruz lagundu eta editatu zuen.

Ustaritzen (Lapurdi) hil zen 1961eko apirilaren 17an.