Politikariak eta Kargu publikoak

Allende Garcia, Antonio de

Bizkaitar politikari eta enpresa-gizona.

Bere ibilbide politikoari Bilbao la Vieja izeneko barruti aldetik zinegotzi tradiziozale bezala hasiera eman zion eta sei urtetan zehar Begoñako alkatetzaren erantzukizuna beregan izan zuen. Birritan probintzia ahalduna ere izan zen Gernikako barruti aldea ordezkatzera etorriz. Halaber Meatzari Patronoen Elkartearen sortzaileetariko bat izan zen eta bestalde Gizartearen Aldakuntzarako Probintzia Batzordeko idazkaritza eta Hauteskunde Erroldarako Batzordeko lehendakariordetza ere garatu zituen

1912ko uztailaren 26an hil zen Begoñan, berrogeita hamaika urte zituela.