Kontzeptua

Herrilurrak

Herri-lurrak aparte- ororen lur eta mendiak zentzu zehatzean- baditugu antzeko erabilera duten beste adierazpen batzuk, bere larreak eta soroak mugakideak zituzten elkarteak egindako  hitzarmen eta elkar emakiden ondorio, erabilera eta egoera judizial ugari sortu dira baliabide baten elkar ustiatzea bideratu dutenak. Askotan, adostasun hauek oinarrian bizirik zirauen liskarren bat dago, hauen ondorioz azienda bahiketak, haragitarako puskatzeak… gertatzen ziren, ez zirenean taldeko borroka larriagoak. “Bakea eta gogaitasunaren onerako” herri mugakideak elkarrekin izenpetzen zituzten gutxiengoko adostasunen antzeko zerbait, elkarri bakoitzaren barrutian, eguzkiz eguzki, azienda sartzeko baimena emanez baino mugatik oso urrun ez zeuden sailetan eta batzuetan azienda mota zehatzentzat beste batzuk argi eta garbi akordiotik at geratzen zirelarik. Elkar morrontza kasuak dira eta eskualdez-eskualde izen desberdinak dituzte: horrela Gipuzkoan batzuetan partzuergoak deitu dituzte (Gogaitasunaren Partzuergoa kasu, 1516ean izenpetua Burunda eta gipuzkoar partzuergoen artean) eta Nafarroan non oraindik 50tik gora jarraitzen dute elkarrekiko larreak (gazteleraz “faceria”, horrela lortu nahi zen bake “egitearen” aipamenez). Lehen aitatuko probintzien arteko elkarrekiko larreaz gain, baditugu herrikoak, probintzia bereko herrien artekoak eta nazioartekoak (Erronkari eta Baretosen arteko urtero Hiru Behien Zergaren jaiarekin gogoratzen dena mugako 262 mugarriaren onduan, edo Aezkoa eta Garaziko Herrialdea Aezkoa mendiaren 4.500 Ha hartzen dituena, Baigorri eta Garaziko Herrialdea Baztan eta Erroibarren artean, etab) baita bi mendi-elkargoen artean; hau izango litzateke Amezkoako ibarretako elkarrekiko larreena, 4 udal 5.300Hako hedaduradun lurraren jabe dira, herrikoek elkarrekin gozatzen dituztenak Deierriko eta Allingo batzuekin batera edo Lokizeko mendilerroan bi Amezkoak dutena Lana, Ega, Allin eta Metauten ibarrekin zeinetan bakoitzaren bazka eskubideak ondo zehaztuak dauden (Floristán, 1962).

Zerrenda hau amaitzeko beste bi antolakuntza aipatuko dira, herri-lurren multzoan ez-ohikoak direnak, elkarrekiko larreak deituak izan arren besteengatik bereizten dituzten ezaugarri historiko eta erabilerazkoak dituztenak: Bardea eta Gipuzkoako Larre Elkargo Forala. Nafarroako Hego-ekialdeko laukian kokatutako 415 km² hedadura duen sailean Erriberako 19 herrik, Erronkari, Zaraitzuko bailarak eta La Olivako monastegiak zenbait baliabide ustiatu dituzte elkarrekin- egurra, milazka, larreak, eta, orain dela gutxitik, soroak- bakoitzari banan-banan  Koroak emandako pribilegioei esker; batzuk azienda helduren truke, beste batzuei birjendeztatzea bultzatzeko edo bere leialtasunagatik. XVIII. mendearen hasieran Felipe V espainiar erregeak agindu zuen Elkargoan kide berriak ez zituela sartuko partaide ziren 22 herri edo erakundeak lurren betirako erabilera eta gozatzea ziurtatua egotea lortzen zuten bitartean (Floristán, 1951) eta historiako hainbat garai eta sasoietan sortu diren saiakera banatzaileak arren Bardetako ondasunak mantendu du sail zatitu gabearen egora, Koroa – orain Nazioko Ondarea- izanik izenezko jabea. Azkenik Gipuzkoari dagokionez  berez amaitu den probintziak mantendu duen  larre erkidego forala, nahikoa izango da horretaz hitz egiten duen Araua idatzi zenetik 1457ean, kopiatzea eta zeinen arabera lurralde osoa izan da herri-lurra eguzkiz-eguzki probintziako azienda ororentzat: “… sobre el pacer de los ganados… establecían por ley que los ganados mayores y menores de cualquier natura que sean, saliendo en la mañana de su casa y morada puedan   pacer y beber de sol a sol las hierbas y agua de cualquier términos y montes de tierras de Guipúzco, hasta que a la tarde vuelvan a sus casas y moradas de donde salieron, de manera que, aunque tales términos y montes sean seles u otros términos amojonados así de concejos como personas particulares, los dueños y señores de ellos no puedan vedar y veden ni defiendan la tal prestación y, facería, excepto viñas, viveros o manzanales, huertas y heredades sembradas ni las cercadas ni en los montes en el tiempo que hubiere pasto en ellos…” (XL Titulua, lehen legea 1583) (12).