Kontzeptua

Herrilurrak

Pirinioetako ardatzaren bi aldetara, Baztanetik Nafarroko ekialdeko ibarren muturreraino, lur elkargo kopuru dezente ditugu herria baino gehiago den administrazio erakundeei atxikita, Ibarra Nafarroan, Herrialdea edo barrutia Nafarroa Beherean, zeinen jatorria, oso aspaldikoa, askotan ezin da zehazki kokatu eta hertsiki lotuta dago betiko azienda ekonomiari; hortik sailaren antolaketa, eraz eta erabileraz, bereziki artzainen usadioei lotuta egotea askotan  norberaren soroak ere bazka morrontza bidez. Ibar elkargo mota bat baino gehiago daude, segun eta oinarrizko erakunde partaideak udal maila ba ote duten ala ez.

Lehenik eta behin Baztango ibarra- edo unibertsitatea- aipatu behar da, udal bakarra duten 14 populatze erakundez osatua. Hemen lurraren  %80 baino gehiago baztandar guztien ondasuna da, zeintzuk zuhaizti, larre eta iratze-lekuak erabili ditzakete Ibarrako Ordenantzak dioten eran (Torres Luna 1971). Sail antolamendu eredu hau nafar Pirinio-aurreko  beste ibar batzuetan errepikatzen da, tokiko erakunde- kontzejuak- bakoitzak bere ondarea esklusiban duenaren desberdintasunarekin, ibarrarena, denona, den ondasunik izan gabe, bi elkargo ezik bi salbuespen interesgarriak direnak: Ultzama eta Anueko ibarrak, non kontzeju bakoitzaren ondareak dituzten baino baita ere bailara osoarenak direnak ere.

Aurrekoekin alderatuz , Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako ibarrak udal-gaineko erakundeak osatzen dituzte, zeinetan partaide diren udalek bere herrikoentzat  larre, lur eta soro dituzten, zeintzuk era berean, bailararen herri-lurren erabiltzaileak dira. Erronkariko Elkargoan ibarraren 414,63Km²etatik %39a herri-lurrak dira, 22 mendi, 7 bortu eta 4 jarleku; hauek idi-esparru, “casalenco-panificado” eta mendiak (ibarraren azaleraren %12), nahiz eta hauek norberaren soroz osaturik egon daitekeen erronkaritar guztiek erabili ditzakete edo 7 hirietako herrikoek, Arautan idatzitako dagoen egutegiaren arabera (hau izango litzateke “casalenco” deritzan herri-lurren kasua, zeinetan herrikoek soilik gozatu dezakete maiatzaren 3tik irailaren 29ra arte eta gainontzekoan bailarako guztiek profitatu dezakete; baino “casalenco” lurrak, urte batean bai eta bestean ez dira, horrela urte batean “ogitakoak” dira hau da norberaren  nekazari erabilera dute eta hurrengo “casalencoan” derrigorrezko txandakatzean  - bi zatitan, bat lugorritan- nekazaritza eta abelazkuntza elkartzea ahalbidetzen du. Herrikoek menditik lortu dezakete egurra eta zura etxerako eta luberriak egin beharrezkoa den administrazio erakundeari (Ibarreko Batzarra eta udalak) baimena eskatu ondoreen; eta herrikoek Ibarreko herri-lurrak erabiltzeko eskubideari gehitu behar zaio Bardetan dutena 860. urtean Santxo I. emandako pribilegio baten ondorio eta geroago 1127 eta 1181ean baieztatua izan zena. Bardetako baliabideak profitatu dezaketen 22 herrien artean Zaraitzu ibarra dago, baldintza hori dela eta, herrikoek bere aziendak neguan bertara eraman ditzakete mendiko gogortasunaren ihes, non abereek bazkatu duten herri-lurretan Erronkarikoekin antza handia duen eran. Ez horrela Aezkoako ibarra zeini mendiko herri-lurrak- Bortu  Handiak dokumentuetan- 1229ean Santxo Indartsuak eman zizkion urtero 4.500 sueldo kobratzearen truke. Geroago 1491ean Labriteko Juanek baieztatu zuen emakida (J. Yanguas y Miranda). Bailarako herri-lurren zati bat orain dela gutxi berreskuratu da, beste mendi nafarrekin lotura izan duten, gora-behera anitzen ondoren; zehazki aezkoarrek Carlos IIIri 6.309 Ha utzi zizkioten errege burdinola bat lortze arren. Horrela Koroaren ondarea izanik errege komunalak bihurtu ziren eta geroago Estatuaren mendiak, zeinek, Aldundiarekin egindako hainbat akordioen bidez, honi eman zizkion administrazio eta arlo teknikoak. Nafarroako  E.P.ko mendien lehen katalogoan Aezkoako mendia Estatuaren mendia izendatzen zen eta horrela mantendu da 1982. urtean bere legezko jabeei itzuli den arte, horrela hasi delarik antzinako Koroaren mendien- Estatuaren mendiak- berreskuratze garaia 1991ean amaitu dena guztien eta bakoitzaren jabetza bertako jabeei eskualdatu denean, Nafarroaren eskuetan 1987ean utzi ondoren. Dena den esan beharra dago eskualdatu diren mendi orotik Foru Lurraldean, soilik Aralar, Urbasa, Andia eta Planilla (azaldu berria den Aezkoarekin batera) herri-lurrez sailkatu daiteke- zentzu zabalean herrikoen erabileraren menpe egotearena; lehena, 2.190 Hakoa, Aralarko Batasuna osatzen duten hainbat herrikoen mesedetako eta gainontzekoak, 11.399ko Ha hedadurarekin, nafar guztien onerako (Floristan, 1978, Salcedo Izu, 1989).

Ibar elkargoak  ipar isuriko antzinako Herrialde edo Ibarretan, 1789ko larrialdi iraultzailea gainditu ondoren, mantendu diren herri-eretan dute parekidea. Jabetza eskubidearen ikusmolde komunitariotik sortuak, bailara horiek- Baigorri, Garazi, Oztibarre, Amikuze eta Zuberoa- errepublika txikien antzeko zeozer ziren, hori bai Estatuaren aginte nagusiaren menpe. Kasu bakoitzean, herri-lurrak ibarraren zatirik handiena ziren, batzuetan alor guztiaren %90 baino gehiago hartuz, eta ia esklusiboki larre eta basoak izanik edo, Baigorrin bezala nekazari soro txikiak eta larreren bat herrikoei esleitutako zelai txikiak hesitzeko baimena ematen zien eskubidearen arabera- labakia- (Viers, 1975) baino, jakina, bazka morrontzapean urtero onartzen zen uzta bakarra jaso ondoren. Iraultzatik sortutako administrazio egoera berriarekin Pirinio mendilerroan zehar hedatutako elkar-laguntza era hauek ahitu ziren: finituak izan ziren eta bere ondareak udalen -komunak- artean banatuak, gotortuz XIX. mendearen zehar eman zen joera, familia nekazarien finkapena gerora legeztatuko diren era nahiko usurpatzailean eginak; alabaina Euskal Herrian, Biarnon lez, antzinako era ezabatu ondoren ondareak ez ziren banatu orain zelai ederrak osatzen dutelarik: 16.000 Ha antzinako Garaziko herrialdean, 15.000 Zuberoan, 8.000 Baigorrin. Denborarekin eta ondare hauek administratuko zituen erakunde ezean Estatuak Errege Agintez (1838ko ekainaren 3ko E.A.) onartu behar izan zuen bazeudela Batzorde Sindikalak- nortasun juridikoa dutenak 1985tik eta partaideak diren udalen ordezkariak osatuak- ondare hauek eta mantendutako eskubide komunak kudeatzeko, nolabait betiko Ibarreko edo Herrialdeko Sindikatuaren izaera berreginez.