Sendagileak

Unceta Iza, Fernando

Mediku bizkaitarra, Bilbon 1897ko abenduaren 3an jaioa. Bilbon 1980. urtean zendua.

Batxiler ikasketak Bilboko Institutuan egin zituen eta Medikuntza ikasketak Zaragozako Unibertsitatean (1917-24). Itsasontzien Konponketa eta Eraikuntzarako Euskalduna Konpainiako Traumatologia Klinikako Burua izan zen (1924-36). 1936an Euzkadiko Gudaroste Osasunerako Arduradun Goren izendatu zuten. Basurtuko (Bilbo) Ospitaleko zirujaua izan zen (1936-37), eta "Euzko Gudaroste"koa eta La Roseraie ospitalekoa (Ilbarritz, Biarritz, 1937-39) ere. Urte horretan Venezuelara joan zen, bertako Barrancas de Maturin (1931-41) baserri-mediku, Tucupita (1942-46) ospitaleko zuzendari, Yaracuyko (1946-48) baserri-mediku eta Gonzalo Aranguren Doktorearen klinikako administrari gisa, 1948tik aurrera, Caracasen, jardunaz. EAJko alderdikidea izan zen.