Sendagileak

Ulecia Cardona, Rafael

Euskal medikua, La Habanan 1850ean jaioa eta Madrilen 1912 zendua.

Umeen hazkuntzaz arduratzen zen La Gota de Leche izeneko ongintzarako erakundea sortu izanagatik oso ospetsu egin zen. Zientziako hainbat erakundetako kide izan zen, "Anales de Obstreticia, Ginecopatía y Pediatría" egunkaria argitaratzeaz gain Cartilla para la crianza de los niños ere argitara emanez, euskerazko Amaentzako liburutso berri osasungarria (Durango, 1909) eta Umesenduak azteko amentzako irakaskin eder batzuk (Durango, 1914) izeneko bertsioak ere ateraz. Bestalde bere jakintza arlokoak ziren beste lan tekniko batzuen egile ere dugu.