Eskultoreak

Urgoiti, María Jesús

Tolosan jaio eta A Coruñan finkatutako eskultore euskalduna; bere lana Galiziako hainbat lekutan, Donostian, Madrilen eta Parisen izan da ikusgai.

Coruñako Culleredoko estudioan Espainiako bilduma publiko nahiz partikularretan, New Yorken, Bruselan, Mexikon eta Parisen dauden lanak burutu zituen.

Bere lantegitik atera dira La Cigarrera izeneko monumentua, A Coruñako Palloza Plazan kokatua, alboan zegoen Tabako Fabrikan lan egiten zuten emakumeen omenezkoa, edo La Sirena izenekoa, Adormideraseko zamalanetako kaiaren alboan kokatua, hori ere Galiziako hiriburu horretan.