Arkitektoak

Urcola Lazcanotegui, Francisco

Gipuzkoako arkitektoa. Donostian jaio zen. Donostiako eraikin garrantzitsuak egin zituen, esaterako, Txofreko zezen-plaza (1902) eta Victoria Eugenia antzokia (1909). Bestalde, Maria Cristina hoteleko obren (1910) zuzendaria ere izan zen (bertako zabaltze-lanak 1948an egin ziren), eta San Telmo komentuko museoa birgaitzen ere lagundu zuen, fatxada eginez, eta Getariko parrokia zaharberritu zuen. 20ko hamarkadan, Donostian, estilo neoplatereskoko bizilagunen etxeak egin zituen; estilo hori antzokian zabaldu zuen gehien bat, baina baita Larramendi 2, Peña y Goñi 1 eta Ramon Maria Lili 1 kaleetan ere. Iruñeko "La Agricola" eraikina (1910) eta Hondarribiko lonja ere egin zituen. Gipuzkoako Arte Ederren errege-delegatua izan zen, Monumentuen Probintzia Batzordeko kide eta elizbarrutiko arkitekto. Gipuzkoako probintzia-diputatua, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ordezkari gisa Gobernu Zibilak esleituta, 1930eko otsailean. 1926an argitaratu zuen Monumentos de San Sebastián. Iglesia de San Telmo.