Kontzeptua

Bertsolaritza

Doinuari dagokionez, bertsoen erritmoa haren esku geratzen da aurretik esan dugun bezala, beharrezkoa da, ezer baino lehen, bertso berriaren eta bat-batekoaren artean lehen egin dugun bereizketa berriro ere azpimarratzea. Bertso berrietan doinu mota gehiago daude bat-bateko bertsolaritzan baino. Inprobisazioan aritzen denean bertsolariak doinu batzuk gustukoen ditu, orokorrean gutxi dira, eta horietara behin eta berriz bueltatzen da konturatu gabe, nahiz eta esfortzu handiarekin batzuetan beste doinu batzuk erabiltzea lortzen duen, baina hau gutxitan izaten da. Melodia hauen ezaugarri orokorrak ia akonpainamendurik ez dutela, erritmoen arintasun nabarmena eta mugimenduak egiteko azkartasuna dira. Inprobisazioan bertsoa hain da azkar sortzen da, bertsolariak ahapaldiak antolatzeko, kantatzeko erabiliko duen denbora baino gehiago ez duela behar, eta astiroago abesteak emango zion lasaitasuna aprobetxatu gabe gainera. Honen ildotik aipatu behar da, adibidez, Pello Joxeperen kantu pausatua, lauko konpasa erabiltzen zuen eta Etxeberria Guimonek egindako transkripzioari esker ezagutzen dugu, hala ere gure bertsolarien artean ezezaguna da, nahiz eta hauek kantu batzuk melodia berdinarekin kantatzen dituzten, baina bost-zortziko konpasa erabiltzen dute, ez laukoa, zortzikoaren antzera baina arina, punturik gabe, eta kantu gregoriarraren itxura pixka bat du (lehen adibidea ikusi). Eta beste era batera abesteari bertsolariek "kaletar eran" abestea deitzen diote, Xenpelarrek "jauntxo eran" edo "Iparragirreren antzera" deituko zuena.

Horretaz gain, bertsolariak abesten duenaren lerro melodikoan nabaritzen da lerro garrantzitsuenak mantentzeko formula edo diseinu melodiko askori ukitua eman diola, askotan oso adierazgarriak dira gainera, baina nahiz eta aldaketa horiek egin, bertsolariak melodia berberatzat hartzen du, ukitu pertsonala eman badio ere. Estilo hau kontuan izanda, herri poetarentzat Eun libera balio-ko edo Txorietan buruzagi-ko lehendabiziko lau konpasak eta Gu gera iru probentzi-ko konpasak berdinak dira. Bertsolariek bat-batean jarduteko nahiago dituzten doinuak zeintzuk diren esan aurretik, garrantzitsua da eskualdeen artean dauden ezberdintasunak zein diren ikustea. Pirinioen bestaldeko inprobisatzaileek orokorrean gipuzkoarrek baino doinu zainduagoak eta musikalki hobeto fraseatuak abesten dituzte. Bizkaiko bertsolarien artean Enbeitak zortziko bat zabaldu du, "XIX. mendeko Euskara Festen estilokoa", zehaztasun melodiko handiagokoa eta erritmo biziagokoa, duela urte gutxi Arrese Beitiak kantatzen zuen Arbola bat zen paradisuan doinuaren antzekoa -ukitu batzuekin berdina ez bada-.

MLE