Kontzeptua

Bertsolaritza

Jardunaldi hauek 2003. urtean Donostian egin ziren eta Mexikoko, Sardiniako, Georgiako, Kurdistango, Balear Uharteetako eta Marokoko ordezkariek bakoitzaren tradizioei buruz hitz egin zuten.

Bilkura Jon Sarasuak Euskal Herriko bertsolaritzaren egoerari buruzko ikuspegia emanez hasi zuen. Ondoren, parte hartu zuten herrialdeetan ahozko inprobisazioak zuen egoera zerrendatu zen eta ordezkariek bakoitzaren tradizioei buruz hitz egin eta egungo egoera lerro gutxitan laburbildu zuten. Azaldutako munduko ikuspegiaren punturik larriena Kurdistani dagokio, izan ere mendeetako tradizio bat XXI. mende hasieran desagertzear dago.