Sendagileak

Uribarri, Cipriano

XIX. mendeko mediku bizkaitarra, Bilbon jaioa. Iruñako Ospitale Nagusiko Katedraduna 1817an eta Nafarroako Erreinuko Medikuntza, Kirurgia eta Farmaziako Errege Ikastegikoa ere. Azken hori ixtean, Bartzelonako Unibertsitatera igaro zen. Hainbat lanen egile da, euren artean Higiene Eskuliburu batena (1852).