Lexikoa

EUSKAL KANTABRISMOA

Teoria historiko-antropologikoaren arabera, iturri greko-latinoen Kantabriak gaur egungo Kantabria (Santander eta zerbait gehiago) ez ezik, usque ad vascones et Pyrenam (Estrabón) ekialdeko lurrak ere hartu zituen. Horrela, Iberiako jatorrizko biztanletzat hartzen diren euskaldunei kantabriarren heroitasuna eta Antzinako Erregimeneko Monarkia espainiar eta frantsesen multzoaren barruan baldintza berezi bat justifikatzen duten karaktere erreal edo irudizko batzuk egotziko litzaizkieke.