Parrokia

San Nikolas

Dakigunez, asko dira harekin lotutako ekitaldiak burutu dituzten Nafarroako herriak eta oraindik ere, abenduaren 6an, San Nikolas gotzainaren ohorezko jaieguna ospatzen da. Zehazki esatera: Burgi, Garinoain, Barasoain, Lantz, Larraona, Muruzabal eta Eneritz.

Lezaunen (Nafarroa), abenduaren 6an, San Nikolas egunez, auroro izenez ezagutzen ziren taldeak (egunsentian goraipamenak abesten eta otoitzean atera ohi ziren gizon-koadrilak) kalez kale atera ohi ziren honakoa abestuz:

Hoy celebra la Iglesia la fiesta
de San Nicolás, obispo ejemplar,
fue en la Iglesia astro luminoso
y el mejor modelo de la santidad;
a tan grande bondad
y milagros acudimos todos
como fuente clara de amor y piedad.


Burgin (Nafarroa) umeak etxez etxe ibili ohi dira, aldiro hau abestuz:

En Burgi (Navarra) los niños van de casa en casa cantando en cada una lo siguiente:

Hoy es el día de San Nicolás,
todos los niños de fiesta están,
en esta casa todos esperan
la limosnita que nos alegra,
el señor Obispo nos las bendecirá.

Vengan, vengan los huevos,
las churras y los cuartos
y alguna otra cosita,
que si no, nos vamos.

Si nos dan o no nos dan,
Las gallinas camparán.

La patronal de esta casa
es una santa mujer,
pero más santa sería
si nos dieran de beber.

Compadézcanse señores
de estos pobres estudiantes,
que celebramos la fiesta,
muy contentos y galantes.


Tras el canto, el Obispo bendice la casa con esta fórmula:

La bendición de Dios Padre,
la bendición de Dios Hijo,
la bendición del Espíritu Santo.

Que Dios descienda sobre esta casa
Y la bendiga por los siglos de los siglos.

Amén.

Behin-betiko edo aldi batez egoilerik gabe dauden etxetan ez da abesten, baina bedeinkazioa egiten da.

Tradizioz, bildutako elikagaiekin bazkaria prestatzen zen gotzainarena egiten zuen gaztetxoaren etxean.

Araban, oraindik Aguraingo gaztetxoek San Nikolas eguna ospatzen dute eta baita, Done Bikendi Haranakoek ere.

Resurreccion Maria de Azkuek kontatzen duenez, Otxandion (Bizkaia) eskolako ikasle bizkorrena paperezko mitra batekin estali ohi zen eta kalez kale ibili ohi zen kantuan, makilez armatutako hogei adiskiderekin batera. Makilarekin lurra kolpatzen zuten kantatzen zuten bitartean.

Gipuzkoa da, Nafarroarekin batera, San Nikolasen erritua hobekien mantentzen duen lurraldea. Horren erakusgarri da herri askotako datuak pilatu izana. Horietako zenbait iraganeko kontuak dira eta beste batzuk egungoak.

1956-57. urtera arte, Azpeitiko Nuarbe auzoan San Nikolas egunez ikasle-multzoak (orokorrean 8-10 gaztetxo) eskolak amaitzean kalera irten ohi ziren, arropa arruntez jantzita eta makila eskuan. Baserriz baserri eta auzoko herrigunean aritzen ziren eskean, iluntzera arte, abesti tipikoa abestuz. Eske horretan dirua soilik biltzen zuten, ibilaldia amaitu ondoren guztien artean banatzen zutena.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan galdu zen San Nikolas eguneko eskea Zumarragan. Parrokia-elizako meza-mutilak ziren, santuaren jaieguna baino bizpahiru egun lehenago, herriko baserrietan zehar ibiltzen zirenak. Sarritan euripean eta, are, txingorpean. Eliztarrek fruituak, arrautzak eta bestelako "opariak" ematen zizkieten bisitariei. Baserrietako batean geldialdia egiten zen jateko. Hori ohorea zen baserri horretako egoileentzat. Abenduaren 6an, santuaren egunez, herrigunean egiten zen eskea.

Astigarragan Arantzazuko Ama B.H.I. ikastolako ikasleak hainbat urtez irten ziren jaiegun bezperan. Ikasleetako bat gotzain janzten zen kapa dotore batekin eta mitraz estalita, zaldi baten gainean igota. Ate eta leihoetatik litxarkeriak, fruitu lehorrak eta karameluak jaurtitzen zitzaizkien. Gaur egun, dagoeneko, ez da festa hori ospatzen.

Halaber, Resurreccion Maria de Azkuek Ataunen San Nikolas eguneko eskeari dagokion kantu bat jaso zuen, N. Arruebarrenaren ahotik.

Garmendia Larrañagaren lan batean 1775eko Legorretako Kontzejuaren ohar bat jasotzen da. Haren arabera, egun horietan eskolako ikasleak San Nikolas eskean irten ohi ziren bi egunez, limosna jasotzeko.

Dirudienez, Olaberrian ere ohitura hori zegoen.

Arrasaten gotzaintxoaren irudia eta eskea bera galdu egin ziren. Erritu zaharraren aztarna gisa, Udalak bultzatzen duen abestia eta dohaintza baino ez da geratzen. Abenduaren 6ko goizeko 11k aldera, mutikoak udaletxeko balkoiaren azpira urreratzen dira eta haiek Bolo-bolo izenez ezagutzen duten abesti ospetsua kantatzen dute indartsu. Horrela, karamelu, fruitu lehor, jostailu txiki eta, are, beti erortzen den baloiren baten eskean aritzen dira.

Lazkaon, aldiz, erritua aldagaitz mantentzen da. Gaztetxoek, gotzaintxoarekin batera, eguna baserriz baserri ematen dute eta, arratsaldez, Lazkaomendin elkartzen dira irabaziak banatu edo askari lege bat prestatzeko.

Legazpi da San Nikolas eguneko eskea mantentzen duen Gipuzkoako beste herri bat. Helduagoak diren herritarrek oroitzen dutenez, haur zirenetik maisuak hautatutako 6-7 gaztetxo bizpahiru egunez kantuan irteten ziren eskualdeko baserrietan zehar. Eskea abenduaren 6an amaitzen zen, San Nikolas egunez. Orduan, San Nikolas gotzain modura jantzitako gaztetxoa nagusi zela, guztiak elkartu eta haren omenezko ahapaldiak abesten zituzten herrigunean zehar.

XXI. mendearen hastapenean Haztegi Ikastolako ikasleek parte hartzen zuten festan eta baita Domingo Agirre Ikastetxe Publikokoak ere. Haiekin batera trikitilaria eta Musika Eskolako ikasleak irteten ziren. Bildutako diruarekin kakahueteak erosi eta denon artean banatzen zituzten. Antzina gaztainak biltzen zituzten, baina ziotenez aspergarria zen gaztainak erretzea!

Abestiei dagokienez, azpimarragarria da, oraindik, euskararen eta gaztelaniaren arteko nahasketa den hizkera bat erabiltzen dela. Ahapaldi horietako zenbaitek erakusten dute nola barneratu den espainiera herri euskaldunetan. Horrela, gaztetxoek ulertzen ez zituzten letrak abesten zituzten, behin eta berriz errepikatuz, loroak bailiran. Modu horretan, sekulako aho-korapiloa sortzen zitzaien.

Hala ere, Seguran dago sendoen errotuta San Nikolas. Antzina, San Nikolasen irudiak herria zeharkatzen zuen. Zaldi batean igotako gaztetxo batek irudikatzen zuen santua, "Indietatik" ekarri zuen alabarda eder batez beztiturik.

Tradizioa galdu egin zen eta ahanzturan erori, aharik eta herriko ikastolak berreskuratu zuen arte, hainbat aldaketa sartuta. Esate baterako, egun entzun daitekeen doinua duela hamarkada bat jaso zen Oriotik eta Segurako eskerako egokia zela erabaki zen. Gotzaintxoa zozketaz erabakitzen da 5-6 urte bitarteko ikastolako gaztetxoen artean. Segurarrek diotenez, gotzainarena egiten duen haurra "San Nikolas bera bailitzan hartzen da". Bere jaiegunean gotzaintxoa pottoka edo poney baten gainean irteten da. Haren ondoan herriko gaztetxoak doaz kantuan eta balkoietatik jaurtitzen dituzten opariak jasoz.

Gerraren ostean euskararen erabilera debekatu egin zen eta, horrenbestez, abestia aldatu egin behar izan zuten. Dagoeneko hirurogeita hamarreko hamarkadan euskara eta gaztelania tartekatzen dituen partitura bat berreskuratu zen.

Antzina, maisuak hautatzen zuen San Nikolas izango zen ikaslea. Gaztetxo hori gotzain janzten zuten goitik behera, xehetasun txikienak ere zainduz. Hautatua izateko, gutxienez 10 urte beteak izan behar ziren eta, aldi berean, artean Lehen Jaunartzea egiteke izan. Pertsonaia horrekin batera 20 ikaskide zihoazen (aukeraketa tradizionalari jarraiki, hau da, jakinduria eta jarrera aintzat hartuta, aukeratuta). Horiek arropa arruntez beztitzen ziren baina eskuetan makilak hartuta. Aipagarria da Nafarroan, antzina, udaletxea "la veintena" izeneko taldeak zuzentzen zuela, hots, 20 bizilagunez osatutako taldeak. Zegaman San Nikolas egunez egiten den eskean hogei gaztetxo irteten dira eta, esan berri duguna gogoratzen du.

Egun horretan gotzaintxoak erretorearekin, apaizekin eta maisuarekin bazkaltzen zuen, bera mahaiburu jarrita, hezur-haragizko San Nikolas gotzaina bailitzan.

1920an jaiotako Martin Azurmendi herriko txistulari ohiak eman digu horren berri. Berak ere ume zela ikasi zuen San Nikolas abestia abesten. Honatx abestiko hitzak, bere aitak (1886an jaioa) irakatsi zion eran:

"San Nicolás coronado
Arzobispo muy honrado
amén, amén, aleluya.

Los pastores han venido,
los señores soberanos.

Si no nos déis
no nos déis,
aquí no nos detengáis
por el amor San Nicolás.

San Nicolás kirikolas.

Matar gallinas
comer castañas
un par de reales
para el Obispo
Una limosnita
por el amor de Dios.

Aquí estamos veinte,
cantaremos dos.

Angelitos somos,
del cielo bajamos,
aquí suspiramos.

Si no nos déis
no nos déis.

iGuarda pollos como están!".

(Variante del último verso:
"¡comeremos las castañas del sacristán!").

Gaur egun, Zegamako San Nikolas jaieguna Zegamako Aitxuri Herri Eskolak antolatzen du. Zegamako 3-6 bitarteko eskolaumeak eskean ateratzen dira dagokion "gotzaintxoa" aukeratu ostean.

Halaber, badira halako koadrilak osatu eta beren artean antolatzen diren gazteak ere. Hori dela eta, ez da harritzekoa egun horretan Zegamako baserri eta kaleetan zehar egiten den eskean hiru gotzaintxo ikustea, bakoitza bere adiskideez inguratuta.

Gotzaintxoa dagokion eran janzten da, baina etxean egindako jantziekin.

Honela abesten dute:

Nikolas deuna ospean,
gabiltza pozez betean,
ohitura hala delarik,
atetik ate eskean.

Gazte gaztetandik
xoli maitatua,
lur zabalarentzat pakean,
gure obispo santua,
santua eta gorastua.

Oin arinka goaz,
kiskitina joaz,
pozaz bezain letsaz
santuaren onraz.

Bai esan, ez esan,
sartu gaitzala kalizan.

Diruz urri gabiltza,
ez daukagu deus:
ZUEN ZAIN DAUKATZUN
JAUN ANDREOK. EUP!

San Nikolas santua,
Udalatxen sortua,
Anboto madarikatua.

San Nikolas coronado
artzobispo Mari Andres.

Egizu, egizu, piloa.

A la una noche y día
etxeko andra noblea.

Egizu, egizu, piloa.

San Nikolas triskilistras
damela, damela,
gaztaña, no quiero más.


San Nikolas coronado,
arzobispo muy honrado.

Amen, amen, aleluia.

Los pastores han venido,
los señores soberanos.

San Nikolas kirikolas,
mata gallinas, come castañas.

Un par de reales para el obispo.

Aquí estamos veinte, cantaremos dos,
una limosnita por amor de Dios.

Angelitos somos, del cielo bajamos,
a ti suspiramos.

Si nos dan, no nos dan,
las gallinas del sacristán...

pagarán.