Historialariak

Peréx Agorreta, María Jesús

Historialaria. Geografia eta Historian lizentziatua, Antzinako Historia espezialitatean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Antzinako Historian doktorea unibertsitate berean, 1985ean.

UNEDeko irakaslea, Antzinako Historia Unibertsaleko eta Espainiako ikastaroak ematen ditu Geografia eta Historia Fakultatean, eta Espainiako Antzinako eta Erdi Aroko Historia Filologia Fakultatean. Doktorego-ikastaro batzuk ere eman ditu.

Antzinako Historia Saileko zuzendaria 2004tik. UNEDeko Geografia eta Historia Fakultatean hainbat kargu bete ditu: Fakultateko idazkaria, Akademia Antolamenduko dekanordea eta UNEDeko Klaustroko kidea da 2002tik. 2011ko urtarriletik, gainera, UNEDeko Geografia eta Historia Fakultateko dekanoa da.

Espinalen (1986-1995) eta Iberon (1995) egindako arkeologia-lanak zuzendu ditu.

Bere ikerketa-ildo nagusiak baskoiak erromatarren garaian eta ur mineromedizinalak, termalak eta Antzinaroko Iberiar penintsulako uren gurtza dira.

Los Vascones (1986), Guía Didáctica de Historia de España Antigua y Medieval (1999) eta Guía Didáctica de Métodos y Técnicas de Investigación Histórica (2005) lanen egilea, irakasle-taldearekin lankidetzan. Halaber, bere espezialitateko hainbat artikulu idatzi ditu Caesarodunum, Príncipe de Viana, Revista de Arqueología edo Trabajos de Arqueología Navarra aldizkarietan.