Kimikariak

Pelletier, Bertrand

1761eko uztailaren 25ean Baionan (Lapurdi) jaiotako kimikaria. Parisen esperimentu bat egiterakoan antza denez kloro kopuru handiegia arnastuta 1797an zendu zen.

17 urte zituela Parisera joan zen Fisika eta Kimika ikasten, Farmazia ikasketak burutuz. Amaitu aurretik Darcetek bere prestatzaile bezala hautatu zuen Collége de France-n, geroago Rouelleko farmaziaren zuzendaritza bere esku utziz. 21 urte zituenerako arsenikoari eta azido fosforikoari buruzko txosten bi eta metal batzuei buruzko ikerketa batzuk idatzi zituen. Ospitalen Ikuskaria, Bolbora eta Salitreen Komisarioa, Militar-Osasunerako Batzordeko kide eta Eskola Politeknikoko (1767) Kimika Irakaslea izan zen. Bere ikerketa kimikoak zientzia interes gorenekoak izan ziren, batez ere fosforoari, azido muriatiko oxigenatuari, sosaren erauzketari, xaboiaren fabrikazioari eta gatz delikueszenteen kristalizazioari buruzkoak. Annales de Chimie y en el Journal de Physique ospetsuetan argitaratutako Txosten batzuen egilea.