Politikariak eta Kargu publikoak

Ruiz de Pinedo Undiano, Iñaki

Gasteiz, 1954-07-23.

Gasteizen jaio zen. Gurasoak Jeus eta Edelmira, dendariak ziren Gasteizen, jantzien alorrean. Anaiak Josu eta Julen. Bi semealaba ditu: Jon eta Haizea. Lehen ikasketak Colegio San José egin zituen eta batxillergoa Ramiro de Maeztu institutuan Gasteizen. Soziologia lizentziatura Deustuko Unibertsitatean lortu zuen. Gasteizen gazte gazterik txistularia zen irakaslea Ignacio Diaz de Alda eta ondoren Jesus Errastirekin urte luzez ibilitakoa. Dantza taldeetan txistularia izan da: Oldarki, Gaztetxu eta gaur egunean Adurtza. Txistulari elkartekoa 1969tik. Gaztetan EAJ-PNVren inguruko giroa ezagutu zuen. Baina Bilbaon ikasle zela EHAS (Euskal Herriko Alderdi Sozialista) alderdiaren kide izan zen eta ondoren HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdiarena 1977an. HASIko lehen kongresuaren ondoren, buruzagitzako kide bihurtu zen eta 1988ko maiatzean alderdia utzi egin zuen, alderdiko zuzendaritza berriak aurrekoa alderditik kaleratu egin zuelako. Herri Batasuneko kandidatua bihurtu zen Araban Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta lau legealditan legebiltzarkidea izan zen, 1980tik 1994 arte.( (31-03-1980 / 30-08-1994) Horrez gain Gasteizeko udaleko zinegotzia ere izan da: 1988-1992 eta 1992-1996. EH koalizioan 1999an berriz zinegotzia aukeratua izan zen. Gasteizeko udaleko politikagintzan eta kudeaketan nabarmendu da bereziki.

1981ean Gernikako Batzar Nagusien egoitzan antolatu zen ekitaldian Juan Carlos I Espainiako Erregearen bisitaldia zela, Eusko Gudariak kantatu zuen HBko beste legebiltzarrekin batera eta ondorioz atxilotua izan zen. 1983an ere Jon Idigorasekin batera, "Los desayunos del Ritz" delakoan, Madrillen, kazetarien erantzunak bete ondoren, atxilotua izan zen ondoko salaketa medio: ETAren aldeko apologia.

Eusko Legebiltzarreko 4 hauteskundetan HBren izenean Araban aukeratua izan zen, baina 1987 arte ez zuen parte hartu legebiltzarreko erabakietan HBren ildo nagusiari jarraituz. 1987tik 1994arte HBren bozeramailea izan zen Eusko Legebiltzarrean eta noizik behinka Eusko Legebiltzarreko zenbait batzordetan parte hartzen zuen.

Horrez gainera HBko mahai nazionaleko kidea izan zen 1982tik 1996 arte. Baina, ondoren, , bat ez zetorrenez gero, erabakitako ildo politikoan, utzi egin zituen kargu eta ardura guztiak. 1998an Euskal Herritarrok koalizioan berriz aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta ez zen hautatua izan. EH koalizioan Gasteizeko alkatetzarako aurkeztu zen eta zinegotzia atera zen. 2000 urtean, ordea, dimisioa eman zuen, ETAk suetena apurtu eta gero eta Lizarra-Garaziko manifestuaren printzipioak eta dinamika amaitu ondoren, bat ez zetorrelako EHren ildo politikoan.

1996an Rosa Delaasunciónekin sortu zuen Zero Tailer Soziologikoa. (S.L.) baina 1999an utzi egin zuen berriz zinegotzi bihurtu zelako. 2001tik 2005arte Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batean kontratua izan zen presoen premia sozialari buruz ikerketa burutzeko. 2005ean Invesco-Mirugain enpresan hasi zen lanean, eta ikerketak burutzeko koordinatzaile lanean dihardu. Hiru gai ditu bereziki aztergai: Pobrezia, kartzela eta arrazismoa.Ondoan, beste ikerlari batzuekin batera buruturiko zenbait ikerketan izenburuak:

  1. Situación de la mujeres en Alava. Género y Desigualdad Social en Álava (1997)
  2. El Grito del otro: Arqueología de la marginación racial (2001)
  3. Servicios Sociales y carcel. "Alternativas a la actual cultura punitiva (2004)