Sendagileak

Roure Fernández, Jeronimo

Medikua. Cordoban 1824an jaioa, 1876ko urriaren 16an hila.

Bartzelonan eta Madrilen Medikuntza ikasketak egin eta Madrileko Ospitale Nagusiko mediku karguaz eta Zaragozako zirujauarenaz jabetu ondoren Gasteizera itzuli zen, bertan zientzia-lan nabarmena eginez, bereziki hiriburu hori astindu zuen kolera izurritea zen bitartean. Gasteizko Ospitalearen "Anales"en sortzaile izan zen eta bertan 1855ean agertutako Cólera Morbo Asiático, observada en la Provincia de Álava bezalakoak argitaratzeari ekin zion. II. Guda Karlistako gaiaz aurretiko probintziari zegozkion osasun arloko Txosten interesgarri batzuen egilea izan zen. 1866an Ateneo Gasteiztarra -Madrilgoren ondoren bigarrena izan zen- sortu eta bertako lehendakaria izan zen bere bizi guztian zehar. Bere zientzia-literatura ekoizpena Fermin Herranek bere semearen Fantasias Vascongadas izeneko lanari egiten dion hitzaurrean ikus daiteke.