Sendagileak

Rojas, Aristides

Euskal jatorridun mediku eta idazle venezuelarra, Caracasen 1826an jaio eta 1894an hila.

1853an Medikuntza eta Kirurgian doktoretza atera zuen. Venezuelako jatorri indigena eta europarretik gaur

arteko historia ikertzeari ere ekin zion. Ikerlan horren emaitza bere El elemento vasco en la historia de Venezuela, Caracas, 1874, izeneko lana da.