Musikologoak

Salaberri Urcelay, Sabin

Zuzendari, konpositore, irakasle eta ikerlaria. Aramaion (Araba) 1934ko abuztuaren 20ean jaioa.

Txikitan bere herriko parrokian soprano izan zen eta Fidel Ibargutchiren eskutik jaso zituen solfeo eta pianoko lehen ikasgaiak. Gasteizen jarraitu zituen ikasketak, pianokoak Tomas Echavarrirekin eta armoniakoak aldiz, Julio Valdesekin. Musika Sakratuko Goi Eskolako ikaslea izan zen eta bertan gregoriano-kantu ikasketak egin zituen Tomas Mazarragarekin eta polifonia ikasketak Samuel Rubiorekin. Beranduago konposizioa ikasi zuen Francisco Escuderoren eskutik. Bere prestakuntza Carmelo Alonso Bernaolarekin osatu zuen, azken honek Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskola zuzendu zuen urteetan. 1960tik 1977ra arte Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioko Schola Cantorum-eko zuzendari eta musika arduraduna izan zen. 1968tik 1985ra arte Araba Koruko lehen zuzendaria izan zen eta aldiz, 1975tik erretiratu zen arte Gasteizko Kontserbatorioko Harmoniako irakaslea izan da, bertan hamaika urtez ikasketaburu eta lau urtez zuzendari postuak bete zituelarik. 1996an Arabako San Fernando Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten.

Konpositore gisa egin duen ekoizpenaren zatirik haundiena musika koralari zuzendua dago, hala ere beste alor batzuk landu ditu, besteak beste, ahots eta piano, ahots eta orkestrarako kantuak eta organorako musika. Alderdi hontatik, papel nabarmena eduki zuen euskerazko lehen liturgia-errepertorioen sorreran.

2007. urtean Eusko Ikaskuntzaren eskutik Manuel Lecuona saria jaso zuen.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.