Kimikariak

Proust, Luis Joseph

Frantziar kimikaria, Angersen 1754an jaioa eta 1826an zendua.

La Salpetrièreko paristar ospitaleko Farmazialari-nagusia, Espainiara deitu zion Carlos IVak, Segovia eta Salamancako artilleria eskoletan Kimika irakasle gisa jarduteko.

1788. urtean Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak sortutako antolatu berria zen Bergarako Errege Seminarioak (Gipuzkoa) kontratua egiten dio frantses eta kimika irakasle lez jarduteko, ikasturte bitan zehar Zabalatarren dorretxean ostatua hartuz. Bere lehen gipuzkoar egotaldian zehar laborategiak Seminarioan ezartzen ditu.

Bilisari buruz egin zuen ikerketak hainbat gorazarre lortzen ditu. Lan horrek, Barriolaren ustez, Zientzia eta Arteen Hiztegiko Eranskin Berrian, Zientzien Errege-Akademiakoa zen Cadetek bilisaren konbustioak bere hautsetan "gatz gozoa, esnearen azukrearen antzekoa" ematen zuela esatean azaldutako teoriaren gezurtatzea ekarri zuen. Proustek bilisa "xaboi natural" lez definitzen du, "orbanak kentzeko xaboi bezala jardunaz"; banandu daitezkeen gatz-substantziaz eta beste oliotsu batez osatuta dago; nahikoa da azido bat gehitzea, horretara gatz alkalinoarekin nahastuz erretxina oliotsua aske uzten baitu, bere ezaugarriak ikasi eta adierazteko. Berak erabilitako azidoa "vitriolikoa"edo sulfurikoa da eta sortzen duen gatz neutroa ez da "Globero", Glauber edo sulfato sodikoa baino. Proustek egindako saiakera analitikoen ondorengo bilakaerak bere ezagutzak adierazten dizkigu eta erabilitako metodologiaren egokitasuna ere.

Tamalez ez zen antza ikerlari adina irakasle ona, eta beraz, Bergarako zuzendariekin desadostasunean, "Pariseko intelektualtasunaren esparrura itzuli zen, gure aberrira etorri orduko bere jarduna garatu zuen tokira". Frantziara joan aurretik, Madrilen laborategi batzuk ezarri zituen. Pariseko Medikuntza Zientzien Akademiako kide (1816). Proportzio zehatzen legea ezarri zuen eta mahatsaren edo glukosa azukrea aurkitu ere; Hurrengoak bezalako lanen egilea da: Investigaciones sobre el azul de Prusia (Madrid, 1794-1798), Sobre los sulfuros metálicos (Madrid, 1801), Investigaciones sobre el estañado del cobre (Madrid, 1803), Mémoire sur le sucre des raisins (París, 1808) eta, beste lan batzuen artean, Recueil des mémoires relatifs a la poudre de canon (París, 1815).

Bergarako Udalean RSBAPek omenaldia egin zion 1992ko maiatzean.

Ereferentzia: Barriola, I. Los Amigos del País y la Medicina, Donostia, 1983.

  • Leandro Silván, El químico Luis José Proust, 1754-1826. Vitoria, 1964.
  • S. Mauskopf, 'Proust', In: C.C. Gillispie (argit.), Dictionary of Scientific Biography. New York, 1975, 11, orr. 166-172.
  • J. M. López Piñero et al. (agitatz.), "Diccionario histórico de la Ciencia Moderna en España", Barcelona, Península, 2 ale, 1983.
  • Eduard Farber (ed.), Great Chemists. New York: Interscience Publishers, 1961
  • David Abbott (ed.), The Biographical Dictionary of Scientists: Chemists. New York, Peter Bedrick Books, 1983.