Pintoreak

Poyo Mendia, Jesús

1963an Iruñean jaiotako pintore nafar garaikidea.

Bilboko Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak. 1989an Nafarroako Gobernuaren beka bat jaso zuen bere ikasketekin Toronton (Kanada) jarraitzeko. 1991n Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen New Yorken "The One and The Many" proiektua burutzeko. 2001ean Marcelino Botin Fundazioak beka eman zion New Yorkeko ISCP (Internation Studio and Curatorial Program) programan egonaldia egiteko eta CADA (teknologia berrien zentroa) zentroan ikasi zuen hiri bereko Unibertsitatean. 2006an Arte y Derecho Fundazioak eta Artes de Valencia Fundazioak "Delay Glass" proiektua burutzeko laguntza onartu zioten. 2007an Bizitegi Estudio bat egin zuen FAAP Fundazioan, Sao Paulon (Brasil).

Nafarroako Pintura Festivales Nazioarteko VII. lehiaketan saria jaso zuen (1989); 2006an Gure Artea saria jaso zuen; eta 2008an Lehen Saria eskuratu zuen X Mostra Internacional Unión Fenosa lehiaketan "Delay Glass"·lanarekin.

Bere lana sarritan izan da ikusgai hainbat hiritan, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Madrilen, Bartzelonan, New Yorken, Parisen, Bruselan, Mexiko Hirian, Kopenhagen eta Berlinen.

Azken urteotan bakarkako erakusketak egin ditu, esate baterako, "Txuspo Poyo : Delay Glass; Open 24h, US today" erakusketa Valentzian (2007) edo "Casa-árbol = zuhaitz-etxea" izenekoa Altsasuko Zentro Kulturaleko Erakusketa-aretoan. Urte berean "Txuspo Poyo: ¡Si ves algo, di algo!". La muestra "U.N.(inverse)" izeneko erakusketa aurkeztu zuen Costa Ricako hiriburuko MADC museoan. Gasteizko ARTIUM museoan bideoak, eskulturak, marrazkiak eta instalazioak uztartuz egindako lan bat ipini zuen ikusgai 2010. urtean, eta 2011n Lleidako La Paneran eta Valentziako Valle Ortí Galerian.

Bere azken erakusketa kolektiboen artean nabarmentzekoa da "El ángel exterminador: A Room for Spanish Contemporary Art" izeneko erakusketan izandako partaidetza, Bruselan (2010). Urte hartan bertan Luandako II. Hirurtekoan Geografías Emocionales, Artes y Afectos en Angola eta Les Rencontres Internationales Paris/Berlin/Madrid lanak jarri zituen ikusgai Parisen. 2011n ARTIUM museoko "Video(s)torias" erakusketa kolektiboan parte hartu zuen eta Valle Ortí Galeriarekin ARCOmadrid azokan (2011 eta 2012) parte hartu zuen, besteak beste.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 554 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.