Zinekoak

Pour Don Carlos - La capitana Alegría

Ezagutzen den amaitutako filmetatik lehena, euskal kapitalaz -neurri baten- ekoiztua, euskaldun batek -Jaime de Lasuen- beste batzuekin batera zuzendua eta euskal gaiaz Euskal Herrian egina.

Pierre Benoit idazle frantziarraren eleberri batean oinarritutako bere alegiazko ekimena Guda Karlistetan girotua, Musidorak zinera eraman zuen, 1920an, izen bereko koprodukzio frantziar-espainiar baten bidez. Louis Feuilladeren bere serial ospetsuetako aktoresa entzutetsuak Jacques Lasseynekin batera -ezizen horren ostean Jaime Lasuen noble bizkaitarra ostentzen zen- ekoizle eta zuzendari gisa jarduteaz gain protagonistarena egin zuen. Kanpoaldeak Hondarribian eta Gipuzkoatik hurbileko beste leku batzuetan filmatu ziren. Argazkia Frank Daniau-Johnstonek eta Crouanek egina izan zen. Barnealdeak René Carrerek dekoratu zituen, eta bere emanaldi muturako E. Mathé Clementh eta Jacques Roques musikariek irudiei lagungarri zitzaien partitura egokia idatzi zuten.

Intriga guztia Musidorak antzeztutako Allegria Detchard amazonaren nortasun bitxian oinarritu zen. Bere aberastasun, edertasun eta estrategia militarrean zeuzkan trebetasun guztiak Espainiako Alfonso erregearen koroarengatik borrokatzen zuen Carlos Borboneko erregegaiaren zerbitzutan jarri zituen. Horrela bere esku izan zuen, luzaroan, Euskal Herria, bere leialek hartuta. Eleberria eta filmaren ekintza lehendabizi karlisten hiltamuaz, eta ondoren erabateko porrotaz bukatzen ziren.Porrot horren adierazpenik hoberen legez, eta egilearen baimenez, film guztian lortutako sekuentziarik oneneko Musidoraren heriotza, bakarrik, mendi betean, antzezten zen. Estatu Espainiarrean film hori La Capitana Alegría izenez eman zuten. Osagarri gisa, gainera, berak egindako Sol y Sombra eta Una Aventura de Musidora en España izenekoez gain, frantsesez eta gazteleraz errezitatu eta abesten zuen zuzendariaren bertaratzea eskaintzen ziren. Garaiko kritikari baten arabera, "historikotasunari dagokiona baino hobea izan zitekeen, filmerako diru gehiago jarriz eta herri zoragarri honetako hainbat pertsonen, zenbatezinen, oroimenean gertatu berri diren gertakariak baitaratuz. Baina, ez dago txarto, batez ere paisaietan, azken eszenak makabro samarrak diren arren".

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique : Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastian, Euskadiko Filmategia/Filmoteca VascaCaja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Larrañaga, Koldo: "Primer film de ficción realizado en Euskalherria", Ikusgaiak-cuadernos de cinematografía, 4.zkia., 2000, 29-40 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: "Historia de la cinematografía vasca. Recorrido histórico", XV Congreso de Estudios Vascos, Euskal Ikaskuntzen XV. Jardunaldia, Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak/Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 2002, 817-825 orr.