Sendagileak

Pare, Ambroise

(1510?-1590). Frantziako Carlos IX erregearen zirujau ospetsu horrek, bere jaunari eta Frantziako gorteari 1566ko elkarrizketa zela eta Baionara etorri zirenean lagun egiten zien. Eta hiri horretan La Roche-sur-Yon printzeari giltzurrun-kalkuluak zirela eta arrakasta izan zuen ebakuntza egin zion. Printzea Biarritzen gelditu zen gorteak bere ibilbideari jarraitu ondoren, behar bezala osatu zedin.

Erref. Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 Libuk., Bayonne, 1911-1915.