Konposatzaileak

Albero Añanos, Sebastián Ramón de

Musikari, konpositore, organista eta klabezinista nafarra. Fernando VI.a erregearen kaperaren partaide izan zen eta XVIII. mendeko musikari espainiar garrantzitsuenetarikotzat hartua dago. 1722ko ekainaren 10ean Erronkarin jaio zen. 1756ko martxoaren 3an hil zen Madrilen.

1734 eta 1739 urte bitartean Iruñean bizi izan zen Francisco de Alba musikari tuteratarraren etxean. Honela, hamabi urte zituela Iruñeko katedralean infante gisa onartu zuten eta hamazazpi urterarte abestu zuen bertan. Garai honen bukaeran, ahotsa aldatu zitzaien beste gazte askori bezala eta katedraleko hainbat musika lanetako laguntzaile gisa ibili zen. Kapera-maisu bezela Miguel Valls, Francisco de Alba eta Andres de Escaregui eduki zituen. Honez gainera, Andres Gil organista ospetsuaren ikasgaiak jaso zituen, konposizio eta organuaren oinarriak irakatsi zizkiolarik.

1739 (Iruñeako katedrala utzi zuen urtea) eta 1746 urteen bitartean (Madrileko Errege Kaperan sartu zeneko urtea) hutsune misteriotsua dago bere biografian. Dakigunez, denboraldi labur batez Jose Elias organistaren eskolak jaso zituen (honek, era berean, Cabanillesen formakuntza jaso zuen) eta honek azaltzen du espainiar teklatu tradizionalean zeukan ezagutza.

24 urte zituela Madrileko Errege Kaperako organista nagusi izateko onartu zuten eta postu hau oso estimatuak ziren Jose de Nebra eta Joaquin de Osinaga organista ospetsueekin partekatu zuen.

Garai hartan Errege Kaperan hiru organista zeuden eta Alberok bigarren postua betetzen zuen, kobratzen zuten soldatetan ikus daitekenez.

Lan honetan 1755 urterarte egon zen eta bere bizitzako azken urtea erregeen zerbitzura egon zen. Fernando VI.ari eskeini zizkion bere Obras para clavicordio y pianoforte.

Madrileko egonaldian zehar ez zuen musikari nafarrekiko zuen harremana alde batera utzi. Maria Angela de la Callerekin ezkondu zenean ezkontzako testigutzat Manuel de Lana eta Fernando Lacunza, Iruñeko katedraleko infanteak biak, izan zituen. Farinelli eta Domenico Scarlatti bezalako nazioarteko ospedun musikariekin ere topo egin zuen. Musikologo batzuen ustetan Albero azken honen dizipulua izan zen baina beste batzuk diotenez bien artean nolabaiteko lehia zegoen, hala ere, uka ezina da bien karreretan dagoen elkar influentzia.

Ez dakigu Albero bizi izan zen 34 urteetan zehar, teklatu profanoko musikaz gain beste musika genero batzuk konposatu zituen. Ez dira ganbera-musika edo ahots-musikako partitutarik aurkitu. Organorako lanen bat idatzi zuela pentsa dezakegu, hau izan baitzen Gortean gehien interpretatu zuen musika-tresna. Hala ere, piezen bi bilduma aurkitu dira soilik: klabikordio edo pianoforterako lanak eta klabikordiorako sonatak.

CRG

1722ko ekainaren 10ean Erronkarin jaio zen. 1756ko martxoaren 3an hil zen Madrilen.