Eskultoreak

Picart, Pierres

XVI. mendeko eskultorea. Valladoliden eta Oñatin bizi izan zen, eta azken herri horretan hil zen, 1588an.

Catalina de Elorduyrekin ezkondu zen, eta Lope de Larrearen aitaginarreba izan zen. Anoetarako bi erretaula egin zituen, eta beste bat Oñatiko San Martin elizarako. Oñatiko Unibertsitatearen fatxadan lan egin zuen, baita klaustroko medailoietan, zutabeetan eta Rodrigo jn. apezpikuaren ehorzketarako arkuan ere, eta Unibertsitate horretako kaperaren erretaulan parte hartu zuen. Halaber, Donostiako harresirako armarri bat egin zuen. Altsasun bizi zela, Lizarrako San Juan elizaren erretaula nagusia kontratatu zuen (platereskotik erromanismorako bidean dagoena). Obran parte hartu egin zuen, eta irudiak Juan de Beaubes anaiak egin zituen.

Erref. Arrazola: El Renacimiento en Guipúzcoa 54. eta 615. or.