Abesbatzak

Hondarribiko Eskifaia Abesbatza

Javier Bustok 1978an Hondarribian (Gipuzkoa) sortutako kultura elkartea da, bere helburua korua musika garatzea izanik.

Bada 25 urte Eskifaia Abesbatza sortu zela, beraz oinarritutako elkarte bat da. Egun bi taldez osatuta dago: Eskifaia Abesbatza, ahots nahastuz osatutakoa eta Xatz Eskifaia ahots zuriez osatutakoa.

Talde hauetako bakoitzari dagokion eginkizunez gain, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak zenbait ekintza antolatu ohi ditu, besteak beste, Hondarribiko Eliz Musika Ziklo (XIV edizio beteak), Tolosa Nazioarteko Lehiaketako partaideen kontzertuak, e.a., euskal kulturarekin zerikusia duten ekintzetan izaten duen partaidetzaz ahaztu gabe. Beste abesbatzekin eginiko elkartrukaketak Hondarribian kantatzeko,...

Taldeek Hondarribi bertako eliz Musikazko zikloan parte hartzen dute, Aste Santu inguruetan, bai eta Udako kontzertu, Santa Zezilia Kontzertua eta Abenduaren bukaeran Gabon kontzertua ere.

Hondarribiko Eskifaia Abesbatza Gipuzkoako eta Euskal Herriko Abesbatzen Federazioetako partaidea da. Honela, 1.993 an Espainiar Arte ederretako Ministeritzak, Zilarrezko domina eman zion.

Elkarteko bazkideak abeslez (zuzenean elkarteko bazkide izatera pasatzen direnak) eta dirulaguntzak ematen dituzten kanpo jarraitzaleez osatuta dago.

Elkarte guztietan gertatzen den bezela, lehendakari, lehendakariordea, idazkari, diruzain eta bokalez osatuta dago.

Hilabetero zuzendari junta elkartzen da, sortutako gaiak eta proiektu berriak bideratzeko.

Eskifaia Abesbatza ahots mistoen abesbatza da, Javier Bustok 1978an sortutako erakunde honetako lehen taldea.

Jaialdi (Santiago de Cuba, Franckfurt, Fano, etab.) eta lehiaketa garrantzitsuetan lortutako sariek (Spital, Mainhausen, Marktoberdorf, Tolosa, Tours) erakusten dute maila eta lanerako seriotasuna.

Errepertoriorako gehienbat koru-musika "a cappella" edo ganbara-musika aukeratzen badu kontzertu sinfoniko-koraletan ere parte hartu du, hainbat zuzendari ezagunen eskutik (Frübeck de Burgos, Alldis, Fedossejev, Mena).

Talde irekita dago musika esperientzi guztietara eta emankizun bitxietan prest egon da beti: akordeoi orkestrekin, instrumentu elektronikoekin, poesia emanaldietan edo azken adibide ehun abeslari baino gehien kontzertuan, Eskifaiako XXV. Kontzertu urtebetetzean 2003. azaroan izandakoa.

Taldearen zuzendaritza 1994tik 1998 arte Maite Ocaren eskutan egon zen eta jarrain taldea Miguel Ceberioren eskuetan egon zen.

Egun 2001. urtearen erditik Gorka Aierbe da Eskifaia Abesbatzaren zuzendaria, eta elkar 2002. apirilean Ejea de los Caballerosen (Aragoia) eta abenduan Molina de Seguran (Murtzia), eta Aviles (Asturias) parte hartzea edo saritua izatea lortu dute.

Egun bakarlari, organorekin eta harizko orkestrarekin batera Fauréren Requiem-a, Wolfgang Amadeus Mozart-en Korozaio Meza eta Händl-en Messiah ere abestu du 2004 eta 2005. urteetan. Hala ere herrikoi, garai eta gai ezbedinetako "a cappella" ko kantak osatzen dute errepertorioa.

Ahots zurien abesbatzak 1985ean ekin zion bere bideari, Emilio de la Linde zuzendaritzapean.

Ordutik hona taldeak hainbat kontzertutan hartu du parte, Euskal Herriko hainbat herritan, Burgos, Valladolid, Tolosan, Suitzan eta Bartzelonan. Parte hartu duen azken lehiaketan Arrigorriagan (Bizkaia) 2001. urtean lehen saria lortu zuelarik.

1991. urtearen ondoren eta 1998. urte arte Maite Oca izan zen taldearen zuzendaria, Agustin Mendizabalek hartu zuen arte.

Gaur egun Alaitz Guridi da Xatz Eskifaiaren zuzendaria.

Taldearen kalitate bokala eta hobekuntza etengabearen azken helburua maila interpretatiboan ezagunak izatea da.

Xatz eskeini ditzaken egitarauak ezberdinak dira: a cappella, piano, organo, harizko orkestrarekin, ...