Sendagileak

Oyarzun, Aureliano

Euskal jatorridun mediku zirujaua, idazlea eta antropologo txiletarra. Dalcahuen 1860an jaioa eta 1947. urtean hila.

Santiago de Chileko Unibertsitateko Medikuntza Eskolaren Liburutegia eta Museoa sortu zituen. Bertan Patologia orokorreko eta Anatomia patologikoaren katedraduna izan zen. Hiri horretako Etnologia eta Antropologia Museoko ohorezko zuzendaria ere izan da.