Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

Zizelkaria, olerkaria eta artista garaikidea eta abangoardia artistiko garaikidearen erreferenteetariko bat. Orio 21-10-1908; Donostia 9-04-2003

Eskultura lan garrantzitsu baten egilea, 1950eko hamarkadaren azken urteetan formalki gauzatzen duena, bera dela eta aitorpen asko jaso ditu, eta horien artean Sao Pauloko, Brasil, (1957) Biurtekoan Eskulturaren Nazioarteko Sari handia. Bere asmo esperimentala eta abangoardista 1930eko hamarkadaren lehen urteetan azaltzen da, Nikolas Lekuona esteta eta margolaria edo Narkis Balenciaga bezalako sortzaileak bezalakoekin batera artearen mugimendu eta korronterik aurreratuenekin bat egiten duenean. Horrek guztiak esparru ideologikoan eta politikoan Euskadin garai horretan nagusia den, eta berezitasunez Donostian, ideologia abertzalearekin aurrez aurre jartzen du. Hala ere, Oteiza euskotasunaren norberaganatutako tradizio, etnia eta antropologia arloei etengabeko erreferentzia egiten dioten pentsamolde mitiko eta sinbolikoa eratuz joango da, bere lorpen handienetariko bat erreferente horiek guztiak modernitatean kokatu daitezen etengabe egindako gonbitean aurkitu beharra izanez.

Jorge Oteiza

Horiek eta beste planteamendu batzuk, arteari eta euskaldunen kultura bizitzari buruzkoak Quosque tandem ...!, izeneko bere liburuan argi azalduta agertzen dira, bere lehen argitalpena 1963an (Auñamendi, Donostia) izanik. Erantsitako izenburu bezala Ensayo de interpretación estética del alma vasca darama. Liburua euskal belaunaldi gazte batentzako ikaskuntza eta sustagarri gisa egin zen. 1988an, zizelkariak, 1958an sormenezko adierazpide hori formalki bertan behera utzita zuela, jada laurogei urte ditu, Madrilen, Catalunyako Caixa de Pensions Fundazioaren erakustaretoetan, bere lehendabiziko erakusketa antologikoa izan zena egiten da. Bere garaiaren aurrean izan zuen jarrera kritikoa eta bere izaera erabat polemistak komunikazio modernoan Oteizaren irudi hotz eta zakarra sorrarazi dute, baina irudi hori zalantzagabe ez dator bere gizateriarekin eta denboran zehar izan duen jarrerarekin bat. Istorioen esparruan diren horiek eta antzeko beste aipamen batzuk, bere sormen lanaren garrantziaren gainetik izanez, bere olerkigintza bezalako bere sorkuntzaren zati handi bat gutxiago balioztatzea ekarri du. Edozein kasutan, Oteizarengan olerkiarekiko jarrera, batzuk esan duten bezala ez da bere pertsona-heldutasunaren erabakia denik ulertu behar. Egia esan, olerkigintzarekiko lehen albistea 1954koa dugu, bere Androcanto y sigo (Ballet por las piedras de los apóstoles en la carretera) liburua ezagutaraztera ematen duenean. Argitalpena zentsurak debekatua egonik "pro-manuscrito" eran egin zen. Horrek, balio sinbolikoa bakarrik ezeze balio estetiko handidun olerki-sortaren hedapen handiagoa egitea ekidin zuen. Nolabait poetikotasuna Oteizaren literatura laneko eta bere pentsamoldearen etengabeko baliabidea izan dela esan daiteke, gero ikusiko dugun lez.