Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

Baina Oteizaren ekimena ez da bere jardun teorikoan bukatzen, bere eskultura sormenean, bere literatura lanean. Oteizak hainbat kultur enpresatan parte hartu izan du. 1962an eta 1963an, Quosque tandem...! liburuaren argitalpenarekin bat etorriz, Oteizak "La Academia Errante" izenekoaren hainbat ekitalditan parte hartzen du. Bertan euskal intelektual desberdinek parte hartzen dute, beste hainbaten artean Luis Martin-Santos, Oteiza bera, Julio Caro Baroja eta Joxe Miguel de Barandiaran izanez. Oteizak Lope de Agirreri, 98ko belaunaldiari, Barandiarani edota Azkoitiko Zaldunei eskainitako ekitaldietan ekarpen desberdinak izanez parte hartzen du. Gai horietaz, 1963an bertan, lau liburu (Auñamendi, San Sebastian) argitaratu ziren.

Oteizak kontzientzia kritiko berri bat sortze lanean parte hartuz darrai, Euskal Herriaren barrena ibiliz eta hainbat hitzaldi emanez.

Oteiza
Hitzaldiotariko bat 1964an, Pelotari filmeko Gernika estreinatzean. Hitzaldi horren izenburua hauxe izan zen: Importancia del artista en la vida del pueblo vasco. Hurrengo urtean, Bartzelonan, Unibertsitatean diren gazte euskaldunei gauza askotarako gonbitea zeraman izenburudun hitzaldia ematen die: El arte como escuela política de tomas de conciencia. Loiolan (Azpeitia) jesulagunei ikastola esperimental bezala pabilioi bat egokitu eta Euskal Unibertsitate pilotua, arte tailerduna, garatu dezaten proposamenak egiten dizkie; antzeko proposamena egiten du Donostiako Kursaal Handiaren eraikuntzaz, eta Gasteizen euskal Antropologia estetikoaren Museo-proiektua aurkezten du. Egitasmoak ez dute aurrera egiten.

Aldiz, Barandiaran Galeriaren inguruan sorrarazitako giroak garrantzi handia izan zuen. Bertan gazte sortzaileak parte hartu zuten eta, besteen artean, poesia espezialistaren sortzailea zen Julio Campal olerkari argentinarra. Poesia horretaz aipatutako galerian erakusketa bat egin zen. Galeria berean 1966an artisten beste erakusketa bat egin zen, "Gaur" taldeak, garai hartan Euskal Eskola izena zuen talde fundazionalak erakusketa bat antolatu eta adierazpen bat aurkeztuz.

Oteiza
Erakusketa hartan garai horretan Gaur taldeko kide ziren hurrengo artistak parte hartu zuten: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, J. A. Sistiaga, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu. Euskal Eskolak, bertako kide direnetariko batzuk entitatea bera ukatzen dutelarik, guztien planteamendu estetikoengatik baino gizarte- eta herri-artegatasunagatik elikatuago egon zen. Oteizak, postura horien bultzatzaile nagusia zena, beste lurralde batzuetan antzerako taldeak sortzekotan geroztik beste euskal artista batzuekin harremanak izan zituen. Horrela sortu ziren Bizkaian "Emen" eta Araban "Orain" taldeak. "Danok" taldeak, Nafarroan, eragozpen gehiago izan zituen eta erakusketa bat bera ere ezin garatu izan zuen.