Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

1947. urteko abuztuan Euskadira itzultzen da, eta lehen unetik hasita kultura fronte bat antolatzeko harreman ezberdinak abiaraziz ekiten dio, guda zibilaren ondoren barne-atzerria jasan zuten intelektualak berriz bilduz. Ardura horren emaitza kultura-ekimen desberdinak, eztabaidak, hitzaldiak eta erakusketak sortzea izan zen. Oteizak Gabriel Celayari gonbitea egiten dion hitzaldietariko baten Celayak erabat ezaguna den bere El arte como lenguaje saiakera ematen du, eta berak eta Blas de Oterok, Bilbon, elkar ezagutzeko aukera izango dute.

1950. urtean Oñatin, Arantzazuko Basilikarako harrizko estatua-aldra egiteko eskaria jasotzen du eta egitasmo horretan Laorga eta Saenz de Oiza arkitektoek eta Eduardo Chillida, Lucio Muñoz, Eulate eta beste artista batzuk ere parte hartuko dute.

Oteiza
Basilika, 1953an gauzatzea pentsatu zen arren, ez zen 1969. urtera arte eraikiko, erlijio-arkitekturaren izaerak eta artista desberdinen planteamenduak ez zirelako Elizako hierarkiaren atseginekoak, arkitektoentzako eskomunioa ere iragartzera iritsiz. Agustin Ibarrolari egin zitzaion enkargua ez zen onartuko eta Nestor Basterretxeari egindakoa ere hogei urte beranduagora arte ez zen aurkeztuko. Egoera horretan, eta Oteizak sortutako Apostoluen eskulturen harriak Arantzazurako aldapa gorako errepidearen ertzetan lo dauden bitartean, giroan porrot egin izanaren sentiberatasuna gehituz hasten da, Oteizak bere Androcanto y sigo, izeneko 1954an argitaratutako liburuan aipatutako egoera hori poetikoki salatuz.

Jorge Oteizaren lanarekiko lehendabiziko nazioarteko lehen aitorpena, 1951an gertatzen da, Milaneko hiriburu italiarrean ospatutako Artearen IX. Hirurtekoan ohorezko diploma lortuz.

Urte horretan bertan, eta Udako Unibertsitatean, Santanderren, Oteizak Informe sobre la escultura contemporánea izeneko txostena aurkeztuko du, bertan hurrengoak bezalako arazo desberdinak planteatuz: Zilindrotik hiperbolera. Bolumenaren azken faseak. Hutsaren agerpena. Zizelkari espainiarrengan huts bertikalari buruzko iritzi baten aukera (Alberto -Sanchez- eta Oteiza bera ere, euren hastapenean) anglosaxoien etzandako hutsaren aurrean (Moore). Oteizaren adierazpena garrantzitsua da urte horietako bere arte planteamenduaren gorabeherak ulertu ahal izateko.

Oteiza
Oteizak dio:

"En los años siguientes orienté mi experimentación planteándome un vacío como obtención, por desocupación espacial, frente al concepto de vacío de Malevich como espacio dado. Aunque en mis primeros planteamientos trataba de la obtención de vacíos como energía espacial obtenible por fusión de hiperboloides como elementos livianos, en oposición a los huecos que obtenía Moore por fisión de bloques pesados, digamos que nuclearmente era la liberación de energía por los dos sistemas... Pero aunque arrancaba en mi Propósito experimental para Brasil -añade Oteiza- de estos razonamientos, y de un sentimiento más elemental que visible, de que el concepto de hueco en Moore pertenecía a una geometría orgánica, mientras que el mío era puramente racional y de una geometría inorgánica, mi profunda verdad era que me encontraba en mi escultura (esto ya en 1956-57), descontando expresión, silenciando lenguaje, como necesitando por inmovilización de espacios vacíos, receptivos, sacralizados, de protección".

1952ean, berriz ere Udako Nazioarteko Unibertsitatean, Santanderren, Oteizak Escultura dinámica izena duen hitzaldia eman behar du, eta urte bete beranduago, Londresen, atxilotutako politiko ezezagunari oroigarri bat egiteko hautatua izango da, baina proiektu hori ez da inoiz egingo. 1954an Arkitekturaren Nazio Saria lortzen du, bere lantaldean, Romaní eta Saenz de Oiza arkitektoek ere parte hartuz. Urte horretan Valladolideko Dominikoen elizaren absideko eskultura egiten du.