Arkitektura

Orive Dorretxea

Soxogutiko dorretxea, Artziniegan (Araba).

Orive Salazar Ganbarako dorrea XVI. mendearen bukaera aldean eraiki zuten. Dorretxeen artean oso eredu egokia da, garapen bertikala erakusten digu eta aldi berean babeserako izaera nabaria dauka, oso bao gutxi baititu eta harlanduzko horma lodiak erakusten dizkigulako. Dena den, beheko solairuan izan ezik, bao horiek ez dira gezientzako zulo estuak, Errenazimendu garaiko bao erregularrak baizik. Etxaurre nagusiko sarbidean puntu erdiko arkua topatzen dugu eta bertan ere etxearen jabeen armarria ikus daiteke. Gaur egun erdi erorita dago.