Irakasleak

Onieva Simo, Manuel

Pedagogoa. Mallorcako Palman jaio zen 1862an eta Iruñean hil zen 1942an.

Oinarrizko maisuaren titulua eta goi mailako maisuaren titulua Iruñeako Maisuen Nora Eskolan erdietsi zituen. Bere ibilbide profesionala Nafarroan garatu zuen: lehenik eta behin Peraltan (1886), gero Lizarran (1894) eta 1915etik jubilatu arte 1828an Iruñean bertan.

Aritmetikaren inguruko liburua argitaratu zuen et horrekin batera Brevísimas nociones geográfico-históricas de la provincia de Navarra: para uso de los niños (1890).

1894an Gasteizen burutu zen Pedagogia Biltzarrean parte hartu zuen eta jarraian 1904an Madrilen egin zuten Irakaskuntzako Batzar Nazionalean.

Horrez gain, Maisuen Elkarteko presidentea izan zen eta El Magisterio Navarro aldizkariko zuzendaria.