Sendagileak

Simonena Zabalegi, Antonio

Mediku nafarra, Iruñan 1861ean Iruñan jaioa eta 1941ean madrilen hilda.

Hiriburu nafarrean ikasi zuen eta Bartzelonan ere, non bikaintasunez medikuntzan lizentziatu zen 1885ean. Mediku bezala San Braulio Psikiatria Ospitalean 1885etik 1889ra bitartean lan egin zuen. Behin Erratzun jardun ondoren, Santiagoko Medikuntza Fakultateko irakasle lanpostua lortu zuen 1891. Urtean. Hiru urte geroago Valladolidekoaz jabetu zen eta 1907an Unibertsitate Zentraleko Medikuntza katedra lortu zuen. 1918an Medikuntzako Errege Akademian sartu zen. Lan eta hitzaldi asko eta interesgarriak utzi zituen eta euren artean argitaratu gabeko Tratado de enfermedades del riñón. 1920an, Eusko Ikaskuntzaren gonbitea jasoz, II. Kongresuan "Euskal Unibertsitatean ikerketaren Antolaketa" hitzaldia eman zuen.