Kontzeptua

Seiurteko Iraultzailea

Normalean, Seiurteko Demokratiko edo Iraultzaile izenarekin ezagutzen den epealdia, Isabel II. erreginaren gainbehera gertatu zenetik bere seme Alfontsok tronua eskuratu bitartekoa da, hau da, 1868ko irailean hasi eta 1874ko azken egunetan amaitzen da. Baskonian garai hori 1876ko urtarrilera arte luzatu zela esan daiteke, karlistaldiek eraginda, Errestaurazioak ekarri zuen normalizazio politikoa saihestu baitzuten.

Borboitarren monarkiaren gainbeheraren aurretik. herrialdean eragina izan zuen krisi ekonomiko eta politikoa gertatu zen. Dena den, ez zuen indar aurre-iraultzaile aipagarririk eragin. Izan ere, agintariek neurri nazional eta tokikoak hartu zituzten, krisiaren eraginak arindu eta probintzia horietan indar iraultzaileek zuten antolaketa urria apurtzeko.