Sendagileak

Sarria Eguiguren, Agustin

Medikua. Begoñan (Bilbo) 1927an jaioa. 1995eko urtarrilaren 23an hil zen.

Analisi Klinikoetan eta Bakteriologian espezializatutako mediku, Bilbon jardun profesionala 1952tik izandakoa.

XIX. mendean eta XX. mendeko lehen erdian Kantauri Itsaso guztian oso ezagunak izan ziren Uresaranses-Gorlizen (Bizkaia) jatorria zuten itsasgizonen leinu ospetsu bateko ondorengoa. Itsasoko gaien inguruko bere zaletasunak honakoak bezalako gaiak sakontasunez aztertzera eramango du: Los balleneros vascos y Los piratas vascos. 1977-1978an De arrantzales a gudaris del mar (3 argitalpen) izenburua duen 1936-1937ko gudan Euzkadiko Ontzidi Laguntzailearen ekimenari buruzko liburu-laburpena argitaratu zuen.