Arkitektoak

Saracibar, Julio

Arkitektoa. Gazteizen jaio zen 1841ean. Bere heriotza data ezezaguna da.

Martín Saracíbar arkitekto neoklasikoa eta eklektikoaren semea. Madrilen ikasi zuen eta 1867an karrera bukatu zuen. Bere lanetan estilo eklektikoa eta modernista garatzen ditu, eta azken estilo honetan hainbat eraikin singularrak eraiki zituen.

Hamar urte beranduago, Francisco de Oruetaren heriotzaren ondoren, hutsik geratu zen Bilboko Udal Arkitektoaren plaza lortu zuen.

Portugaleteko lehenengo zabalduran parte hartuko du, Kaia Berrian. Besteak beste, Bilbon egin zituen lanen artean azpimarratzekoak dira: Tívoli kaleko Eskolak (1880), Bilboko Erakusketarako Jauregiaren Proiektua (1881), María Muñoz kalearen zabalpena eta bertako etxe batzuk (1881-1882), Gran Viako eraikin singularra (saltoki handiak okupatua, gaur egun, fatxada baino ez da geratzen); Henao eta Ercillaren arteko izkinean dagoen etxea, eta Bidebarrieta eta Jardines kaleetako eraikinak (1883).

Gasteizen ere bere aztarnak aurkitzen ditugu. Izan ere, 1901ean Rudesindo Zuloagarentzat, Paseo de la Senda-ren bukaeran dagoen etxea egin zuen, hiru solairuko jauregitxoa, frantses erarako arbelezko txapitulaz estalia. Urte berean, "casa de las jaquecas" dioten etxea eraiki zuen, non lau estatuek, bi emakumezko eta bi gizonezko, begiratokiak eusten dituzten. Berea da ere eta 1902koa villa Sofía izenekoa, egun Arabako Arte Ederretako Museoaren egoitza. 1903 urtean Heraclio Fournierrentzat, bi kaleetara ematen duen fatxadarekin eta kristalezko errotondarekin, Iradier 9an dagoen eraikina egiten du. Urte hartan ere, berarentzat Villa María diseinatu zuen, eta General Alava 2. zenbakian dauden etxebizitzak.

Arkitektoa izateaz gain, politikoki Bilboko pertsonai aktiboa izan genuen, eta 1883ko maiatzaren 16an Colegio de las Casas Consistorialesi zegokion Udaleko Korporatiboa eta Sociedad Bilbainaren kidea hautatu zuten.