Abeslariak

Martínez Galdós, Itziar

Donostian jaiotako soprano gipuzkoarra.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzan hasi zen abesten. Bere lehen kantu irakaslea Juan Eraso izan zen. Ondoren, Eusko Jaularitzaren beka bati esker, Stuttgartko Goi Mailako Kantu Eskolan jarraitu zituen ikasketak, bertan Helmunt Lipsekin lieda ikasi zuelarik. 1985ean, Osloko Goi Mailako Opera Eskolara joan zen eta Marit Isene-rekin ikasi zuen.

1999an, "Hilabeteko artista" izendatu zuten Norvegiako Opera nazionalean, Stockholmeko Errege Antzokian Otello operako Desdemona pertsonaiaren interpretazioarei esker.

1988an Oslon egin zuen bere ertreinaldi profesionala. Urte bete beranduango, norvegiar hiriburuko Opera nazionalaren kide izatera pasa zen.

Antzeztutako papelen artean nabarmentzekoak dira: E. Kalmanen Csardas Printzesa operetaren Sylva Varescuren papera, Norvegiako Opera nazionalean egina honen berrogeigarren urteurrenaren ospakizunetan; Dukesaren papela Dukesaren heriotza obran, Pamina Magiazko txirula obran, Sevillako Bizargin-ean Rosinaren papera, Carmengo Micaela, Cherubino Figaroren ezteiak obran, Despina Cosi fan tutte obran, La Bohem-en Mimi, Turandot-eko Liu , Payasos obrako Nedda, La Boheme-eko Musetta, Sor Angelica-ren Genoveva eta Gianni Schicci-ren La Ciesa.