Konposatzaileak

Mena Ostériz, Juan José

Zuzendari eta konpositorea. Gasteizen jaio zen, 1965ko irailaren 21an.

Gasteizko Kontserbatorioan jaso zuen bere prestakuntza, bertan ikasi zuelarik klarinetea, Juan Laordenekin, eta harmonia eta konposizioa, Carmelo A. Bernaolarekin. Ikasketak, Madrileko Goi Errege Kontserbatorioan jarraitu zituen, klarinetekoak Vicente Peñarrocharekin eta zuzenbidekoak Enrique Garcia Asensiorekin. Arabako Aldundiaren beka bati esker Sergiu Celibidacherekin egin zuen lan Alemanian.

Gasteizko Kontserbatorioko Klarineteko irakaslea eta ikasleen orkestrako zuzendararia izan zen. Musika garaikidera zuzenduriko Cluster izeneko Korua sortu eta zuzendu zuen. Jesus Guridi Talde Instrumentala ere zuzendu zuen. Bi talde hauekin estatu guztian zehar kontzertuak eskeini ditu gaur egungo musika interpretatuz.

Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) zuzendaria izan da urte batzuetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzaile izateaz gain. 1999. urtetik Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.
  • PEREZ, Mariano: Diccionario de la música y músicos. Istmo, Madril, 1985.