Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Monografikoak > Album gráfico: Guipúzcoa 1915

Argitalpen berezi bat

Álbum gráfico descriptivo del país vascongado. Años 1914-1915. Tomo de Guipúzcoa idazlanaren xede nagusia 1915ean lurraldeak bizi zuen egoera islatzea zen, gizartea, ekonomia eta kulturarekin lotutako hainbat alderdi bilduz. Irudi anitz ere eskainiz, garai hartan Gipuzkoa osatzen zuten biztanle gune bakoitzari buruzko testuek horien historia, artea eta geografia azaltzen digute, garai hartako egoera ekonomikoa ere argituz.

Rafael Pikabearen hitzetan, Album honen argitaratzailea alegia, honako lan hau zera litzateke: "un libro de enseñanza elemental de arte, de geografía y de historia del país" eta bertan "No podían faltar las páginas de la vida económica del país". Horretarako testu labur ugari ekaintzen ditu irudi pila batekin; berak dioenez, "El fotograbado se ha hecho tan necesario como la letra de molde". Horrela, idazlan berean, batetik idazle garrantzitsuak biltzen ditu (Txomin Agirre, Pio Baroja, ...), lurralde honetako bizitzaren alorren bat lantzen duten artikulu edo literatur lanak eskainiz (hezkuntza, industria, erakundeak, ...); bestetik, argazkilariak ere biltzen ditu (Ojanguren, Jorajuria, ...), hauek Gipuzkoan zehar baitabiltza euren kamera eskutan hartuta bertako fisonomia ere bereganatzen.

Idazlan honetan alderdi komertziala ere suma daiteke, Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenei buruzko zenbait artikulu ageri baitira eta azken orrialdetan era guztietako establezimenduen iragarkiak ikus daitezke. Hala ere, iragarleen ekarpenak ez ziren nahikoak izan argitalpenaren gastuei aurre egiteko eta Bizkaiari buruzko albuma ez zen inoiz argitaratu.

Jarraian aurkezten dugun aurkibidea bi zatitan sailkatuta dago: herriak eta testuak. Lehenengoan, artikuluan sartzeko toponimoen jatorrizko grafia bere horretan mantentzen da, baina izen ofizialak (parentesi artean ageri da) Auñamendi Entziklopedian ageri den udalerriaren informazio erakusten digu. Bigarren zatian, egilearen izenak Auñamendira garamatza eta izenburuak aldiz Álbum gráfico descriptivo del país vascongado liburuan ageri den artikulura.

Herriak


Testuak