Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

ADEVE

Iraungitzeko Zorian dauden Espezieak defendatzeko Elkartea 1991ko abenduan sortutako ingurumenaren aldeko erakundea da. Fernando Pedro Perez abokatu eta kazetari euskaldunak sortu zuen, berezkoa duen naturzaletasunari so eginez. 1996ko urtarrilaren 6an Eusko Jaurlaritzak onura publikoko elkartetzat jo zuen.

Erakundeak

  • Adeve
  • Eusko Ikaskuntza

Honen xede nagusiak hauexek lirateke: euskal biodibertsitateari buruzko ikerlanak eta azterketak burutzea, gizartean naturarekiko sentsibilizazio areagotzea naturaren aldeko kultura zabalduz eta Euskal Herriko eta mundu osoko biodibertsitatea ezagutzera emanez. Hori guztia bizi kalitate egokia izango duen ingurumena, flora eta fauna zaintzearen aldeko iritzia gizartean hedatzearren.

ADEVE elkartean alor ezberdinetako lagunak ditugu lanean: biologoak, kazetariak, ikerlariak eta bolondresak; denek elkarlanean aritzen dira hainbat argitalpen kaleratzearren. Egunero kultura eta naturarekiko maitasun pixka bat ekartzen digute ingurumena ziztu bizian deusezten ari den mundu honetara, naturari bizkarra eman baitio. Gainera, belaunaldi berriek naturarekiko harremana ia erabat galdu egin dute eta horrekin batera bizi-ingurumenarekiko errespetua eta zaletasuna ere baztertu egin dute.


ARGITALPENAK Aldizkariak

Naturaren ahotsa




ARGITALPENAK Liburuak